Berriak Lehendakaritza
qrcode

Jaurlaritzak 40 milioi bideratu ditu industria-ehunari zuzendutako laguntza programetara

2024-03-26
  • 20 milioi euro industria-deskarbonizaziora bideratuko dira eta beste 20 milioi langabezia tasa altuena duten eremuen garapen ekonomikoa bultzatzera
  • Gazteen emantzipazioa sustatzeko Emantzipa laguntza-programaren lehen hilabetean 4.371 eskaera jaso dira

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Jonan Fernández, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin batera.

40 MILIOI EURO, INDUSTRIA DESKARBONIZATZEKO ETA INDARTU 2024 PROGRAMARAKO

Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen Sailaren eskutik bi dirulaguntza programa onartu ditu Gobernu Kontseiluak gaurkoan. Batetik, Industria Deskarbonizatzeko programa onartu da, 20 milioi euroko aurrekontu-prebisioarekin. Helburua da industria-enpresei laguntzea berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko aukera ematen duten ekoizpen-instalazioetan, instalazio berrietan edo lehendik daudenetan, inbertsioak egin ditzaten, bai energia-kontsumoaren ondoriozkoak, bai ekoizpen-prozesuen ondoriozkoak. Europar Batasunaren Itun Berdeak helburu gisa ezarri zuen Europa klimaren aldetik neutroa den lehen kontinentea izatea hemendik 2050era eta berotegi-efektuko emisioak gutxienez %55 murriztea. “Hori da Eusko Jaurlaritzaren Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Planean eta Euskadiko Legebiltzarrak aurten berretsitako Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legean hartzen den konpromisoa; baina klima-neutraltasunaren helburu hori lortzeko, ahalegin handiak egin beharko dira Euskadiko esparru ekonomikoetan, batez ere industria-sarean, industria-instalazioak deskarbonizatzeko inbertsioei aurre egin beharko baitie, hori dela eta, Jaurlaritzak 20 milioi horiek gaitu ditu enpresei zeregin horretan laguntzeko” azaldu du Zupiriak.

Bestetik, Gobernu Kontseiluak 20.000.000 euroko gastua egiteko baimena eman du, INDARTU 2024 PROGRAMA diruz laguntzeko. Programa honek helburu du hobekuntza lehiakorra eta garapen ekonomikoa ekarriko duten inbertsio produktiboak egiten dituzten enpresak laguntzea. INDARTU 2024 programak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskaintzen ditu.  “Ezkerralde Hedatua eta langabezia-tasaren urteko batez bestekoa %5 baino handiagoa duten Erkidegoko udalerriak sustatu nahi ditu programak, enplegua sortzen duen inbertsio produktiboak sustatzea baita Eusko Jaurlaritzaren jardutea bideratzen duen funtsezko ardatz estrategikoetako bat” gaineratu du bozeramaileak. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, urtero, enpresentzako laguntza-sortaren barruan, INDARTU programa deitzen du, eta ezaugarri hauek ditu:  1) laguntzak bideratzen dituen zonalde geografikoetan, enpresa berrien nahiz dagoeneko dauden enpresen inbertsio produktiboa sustatzea, 2) zonaldearen araberako diskriminazio positibo bat egitea, langabezia-egoera larriagoa bizi duten zonalde zehatzei zuzendua, 3) inbertsioak behar bezala diruz laguntzeko beharra azpimarratzea eta 4) enpresa bakoitzeko gehienez 3 milioi euroko diru-laguntza finkatzea.

4000 GAZTEK BAINO GEHIAGOK ESKATU DUTE EMANTZIPAZIORAKO LAGUNTZA BERRIA LEHEN HILABETEAN

Jonan Fernandezek gazteen emantzipazioa errazteko abiatutako Emantzipa programaren lehen hilabeteko datuen berri eman du. Azaldu duenez, egiteko epea joan den otsailaren 20an ireki zenetik, 25 eta 29 urte bitarteko 4.371 pertsonak eskatu dute gazteen emantzipazioa bultzatzeko Emantzipa programako laguntza berria. Prestazio hori hilean 300 euro ordaintzean datza, gehienez 24 hilabetez, betiere etxebizitza libre baten alokairuaren, hipotekaren edo mailegu pertsonalaren gastua egiaztatzen bada. Orain arteko eskatzaileen % 52,2 Bizkaikoak dira, % 33,7 Gipuzkoakoak eta % 14,1 Arabakoak. “Lortutako erantzuna oso positiboa da eta egindako aurreikuspenekin bat dator. Ez da gorabehera negatibo nabarmenik gertatu” azpimarratu du Fernandezek. Interesa duten gazteek eskabideak aurkezten jarrai dezakete eta biderik zuzenena  www.euskadi.eus/emantzipa  helbidea da.

GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK

Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai. Esaterako, Gobernu Kontseiluan onartu da Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei edo koalizioei funtzionamendu arrunteko gastuak finantzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen lehenengo ordainketa egitea. Ordainketa hau urtarrilla-apirila bitartekoa da, 1.388.000 eurokoa, baina 2024rako guztira 4.536.000 banatzea dago aurreikusita. Datorren hilean hauteskundeak izango direla ikusita, ordaintzeko geratuko dena urte bukaeran banatuko da apirilaren 21eko emaitzen arabera.

Bestalde, Gobernuak 2024rako Lan Eskaintza Publikoa onartu du 177 lanpostu betetzeko toki entitateetara bideratzeko honako azpieskala hauetan: kontu-hartzailetza-diruzaintza, idazkaritza eta idazkaritza-kontuhartzailetza. Plaza horietako gehienak Bizkaiko udaletan eta toki-erakundeetan hutsik dauden lanpostuei dagozkie, eta ondoren, Gipuzkoan eta Araban. Deialdietan parte hartzeko modalitate desberdinak aurreikusten dira: txanda irekikoak edo barne-sustapenekoak. Deialdiak onartu eta oinarriak argitaratu ondoren, lanpostu horietako bat lortu nahi duten pertsonek Eskaintza honetan izena emateko izapideak bete ahal izango dituzte. Deialdi honen eraginpean dagoen toki-erakunde bakoitzak zehaztu beharko du eskatutako langileentzako hizkuntza-eskakizun egokia, bakoitzak aukeratu beharko du berea bertako herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu ahal izateko.

Era berean, gaurko bileran Urteko Estatistika Programa onartu da. Programa honek 232 estatistika-eragiketa aurreikusten ditu (hau da, aurreko aldian baino 22 gehiago), guztira ia 25 milioiko kostuarekin. Ikerketa hauek Eustatek eta Eusko Jaurlaritzako sailen estatistika-organoek jarriko dituzte martxan. “Jaurlaritzak uste du estatistika ofiziala ezinbestekoa dela gizartearen errealitate sozioekonomikoa ezagutzeko eta kalitatezko datuak izateko; lortutako emaitzak funtsezkoak dira ere erabakiak hartzeko garaian, bai sektore publikoan, bai pribatuan” gaineratu du Zupiriak.

Osasun Sailak  Euskadiko Lanbide Heziketako zazpi ikastetxerekin sinatutako akordioaren berri eman du gaurko bileran. Akordioak helburu du ikasleek praktikak sail horretako Osasun Publikoko Laborategian egin ahal izatea. Sinatutako hitzarmenei esker, ikastetxe horietako ikasleek Lantokiko Prestakuntza nahitaezko modulua egin ahal izango dute, hezkuntza-sistemak Osasun Publikoko Laborategian ezarritakoa, aztergai diren gaiekin zuzeneko lotura duten arloetan. Zehazki, lankidetza-akordioa honako irakaskuntza-puntu hauetara hedatzen da:

  • Araban, Gasteizko Egibide LHko ikastetxea.
  • Bizkaian, Gurutze Gorriaren ikastetxea, Elorrieta-Errekamari LHko ikastetxea eta Zabalburu ikastetxea (guztiak Bilbon), eta Erandioko Tartanga LHko ikastetxea.
  • Gipuzkoan, Donostiako Easo Politeknikoa ikastetxea eta Urnietako osasun-ikasketen zentroa.

Amaitzeko, Kontseiluak gaur onartu du nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsa eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko 2024ko dirulaguntza deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak guztira milioi bat euro bideratuko du komunikabide hauetan euskara sustatzera, hiru ataletan sailkatuta: eguneroko prentsan eta egunkarietan euskararen presentzia areagotzeko; internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak diruz laguntzeko eta osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratietan euskara sustatzeko.

Prentsa txostena

Gai zerrenda

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-04-03

    Fenomenologia kaltegarriaren aurkako defentsetan, sakabanatutako funtzionamendu-unitate txikiak izateko kokapen egokiak bilatzen saiatuz, baliteke mozketa egotea, erregai-pilak autonomia energetikoa aztertzeko ekuazioan egon daitezke.

  • Argazkia Xaver
    2024-04-03

    En defensas contra fenomenología adversa tratando de buscar ubicaciones idóneas a ser pequeñas unidades de funcionamiento diseminadas puede haber tajo, pilas de combustible pueden estar en la ecuación de estudio autonomía energética

  • Argazkia SN Robot
    @geltokiabai
    2024-04-03

    Comentario de Twitter:
    ¿Impulsar el desarrollo económico de las zonas más desfavorecidas? Altzola-Elgoibar es zona degradada desde 1999. Y el GV, en lugar de solucionarlo, espanta inversiones, como un hotel, que no se construirá si se elimina el servicio público de ferrocarril.
    https://t.co/YvLvdVZvgV

  • 2024-03-30

    ¿Impulsar el desarrollo económico de las zonas más desfavorecidas? Esto es una broma de muy mal gusto.

    Altzola-Elgoibar es zona degradada desde 1999. El GV lo declaró así dos años despues de "casi" eliminar el servicio público de ferrocarril. Dejando solamente 8 de las 32 paradas de tren que había.

    Años despues, en 2012, el GV aprueba un proyecto en el cual se recuperaban todas las paradas, y se solucionaba el acceso a la estación. A dia de hoy tenemos que superar la barrera de 47 escalones para acceder a ella.

    Hoy el GV, en lugar de poner en marcha ese proyecto, decide expulsarnos definitivamente del servicio público de ferrocarril.

    Esa decisión va absolutamente en contra de la agenda 2030. Especialmente en contra del ODS 11: ampliar los servicios públicos de transporte y mejorar su accesibilidad y seguridad.

    ¿Consecuencias de eliminar una estación de tren en un área degradada? Que se desincentiva la inversión.

    Un ejemplo claro lo tenemos sobre la mesa, y aquí mismo. El año pasado se iba a poner en marcha un hotel en Altzola-Elgoibar. Como el GV quiere eliminar la estación, los propietarios paralizado la inversión hasta que no se solucione el asunto del tren. No quieren tener clientes que dependan de su vehículo privado.

    Adiós al hotel. Adiós a la inversión. Adiós a la regeneración del barrio.

    Si esta es la mejor manera que tiene el GV de ayudar a la inversión y a la regeneración de áreas degradadas, no queremos ni pensar cuál será la peor...

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak