Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Enkarterriko enpresek eskualde hau Bizkaiko bioekonomiaren motor bihurtzeko proiektuak eta aukerak aurkeztu dituzte

2024-03-22

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, "Enkarterri Group-Bilbao Encounter" foroaren bigarren edizioan parte hartu du gaur goizean. Enkarterri Group enpresa-elkarteak sustatzen du foro hori, eta Enkarterrietako Mankomunitateak eta Enkarturi-Enkarterriko Turismo Elkarteak babesten dute, eskualdeari balioa emateko eta eskualdearen egungo errealitatea eta hura osatzen duten proiektu, erakunde eta enpresak ezagutarazteko, inbertsiorako eta enpresa-proiektuak ezartzeko eskaintzen dituen aukerak ahaztu gabe.

Enkarterrien etorkizunerako, balio erantsi handiko proiektuak ezarri behar dira, garapen iraunkorrarekin konprometituta daudenak, haien enpresa-jarduera dibertsifikatzen eta eskualdeko lehiakortasuna handitzen lagunduko dutenak. Eskualdeko Plan Estrategikoak 2030era begira jasotzen duenez, eskualdearen eraldaketa iraunkortasunaren eta bioekonomiaren aldeko apustuan oinarrituko da, enplegua eta hazkunde ekonomikoa sortzeko motor gisa, ekonomia zirkularraren, deskarbonizazioaren, energia berriztagarrien sustapenaren edo material berrien garapenaren esparruetan kokatzen diren ekimenetan oinarrituta, besteak beste.

Topaketa ostiral honetan egin da Bilboko BAT B Accelerator Tower-en, eta bertan Enkarterriko ekonomia, enpresa, erakunde eta elkarte sareko 150 ordezkari eta Bizkaiko enpresa, entitate eta erakundeetako arduradunak bildu dira.

Oroz sailburuordearekin batera, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobe, Enkarterri Groupeko presidente Alex Lopez Aller eta Enkarterrietako Mankomunitateko lehendakari Martin Perez Garmendia izan dira ekitaldian. Oraingoan, Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentea izan da gonbidatu berezia. Era berean, mahai-inguru bat egin da, bioekonomiarekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duten Enkarterriko hiru enpresaren proiektuak aurkezteko.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-03-22

    Comentario de Twitter:
    🌿 El foco en la #BIOECONOMÍA, es innegable la vinculación de #ENKARTERRI con la actividad forestal.
    Enkarterri es un pulmón para Bizkaia, convirtiéndose en una fuente de recursos naturales para el desarrollo económico y social del territorio.

    📎 https://t.co/WP05Ztowo1 https://t.co/tfcaH3H0RZ

  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-03-22

    Comentario de Twitter:
    🌿 #BIOEKONOMIA-ri dagokionez, ukaezina da #ENKARTERRI-k baso-jarduerarekin duen lotura. Enkarterri birika bat da Bizkaiarentzat, lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako baliabide naturalen iturri bihurtuz.

    📎 https://t.co/pAAxnuVsNo https://t.co/qbezW6xmoK

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)