Berriak Herrizaingoa
Eu

Genero indarkeriaren biktimek laguntza izango dute epaiketetan

2012.eko otsailak 22

Geneko Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza programa bat martxan jarri du

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak programa bat martxan jarri du, biktimak salaketa jarri ostean izango dituen epaiketarako laguntza eskainiz.

Herrizaingo Saileko biktimen arretarako zerbitzuaren bidez, biktimek epaiketetan ze jarrera izan behar duten ikasiko dute eta epaiak ulertzeko laguntza izango dute.

Emakumezkoentzat epaitegiak toki deserosoak dira eta bertan erabiltzen den hizkera ulertzeko zaila. Erasotzailearekin topatzeko beldurra ere ohiko gauza bat da epaitegietan baita epailearen erantzuna ulertzeko zailtasuna.

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren programaren helburua epailearen aurrean sor daitekeen antsietatea kontrolatzea da. Horrez gainera, biktima epaiketarako prestatzea dute helburu.

Aurreikusitako helburuen artean daude, biktima eroso sentiaraztea, itxaronaldia sozializatzea eta  biktima epaitegietara heltzean arretarekin ibiltzea erasotzailearekin topo ez egiteko, besteak beste.

Programa hau genero indarkeria (eraso sexualak, bortxaketak, sexu-jazarpenak, sexu esplotazioak...) jasan duten emakumezkoei eskainiko diote, Biktimei Laguntzeko Zerbitzuaren laguntza noizbait izan duten ala ez.

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren ustez, pauso honen bidez, ezinbesteko laguntza eskainiko zaie emakumezkoei, jasan duten indarkeriaz poliki-poliki ahazten joateko eta euren autogestioa eta autogobernua berreskuratu ahal izateko.

Genero indarkeriaren biktimei laguntza ematen lan egiten duten hainbat profesionalen aurrean aurkeztu dute programa. Otsailaren 15ean Donostian aurkeztu zuten, 16an Bilbon eta 17an Arabako hiriburuan, eta aste honetan emakumeei eskaintzen hasiko zaie.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan