Berriak Hezkuntza
qrcode

Euskadiko Lanbide Heziketa, 2030 Agendarekin

2024-03-21
  • FP Euskadi Basoa sortu berri da, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin bat
  • Euskadiko Lanbide Heziketako lanbide-arlo guztiek Garapen Jasangarrirako Helburuekin duten konpromisoaren ikur da basoa

Udaberria iristearekin batera eta Basoen Nazioarteko Egunean, proiektu berri bat sortu da Euskadiko Lanbide Heziketan: FP Euskadi Basoa. Eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Gernikako arbolaren kimu bat landatuta egin du lehen urratsak Zizurkilen, Nekazaritza arloko Fraisoro Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko lursail batean.

Fraisoro Nekazaritza Eskolan 20 hektarea inguruko azalera duen baso-saila FP Euskadi Basoa bihurtu da. Hagina, gorostia, pagoa, artea, haltza, elorria, hurritza, izeia… 24 zuhaitz-espezie identifikatu dira Fraisoroko basoan, Euskadiko Lanbide Heziketak duen lanbide-arlo bakoitzeko bat. Era honetan, lanbide-arloek lursail bana izango dute basoan, espezie bati lotuta.

Baso hau sortuta, Lanbide Heziketatik eta berau osatzen duten arloetatik ekintza bat eraman nahi da aurrera, ondokoetara bideratua: klima-aldaketaren aurkako borroka, lurzoruaren hobekuntza, uraren erabilera, jasangarritasuna eta lurraren zaintza, etorkizuneko belaunaldientzat mundu jasangarriago bat lortzen lagunduko duten balioak eta esperientziak hedarazteko.

Proiektu bizia

Urtero, Lanbide Heziketako lanbide-arloek zuhaitz gehiago landatuko dituzte, lehendik dauden espezie berekoak edo beste mota batzuetakoak. Izan ere, FP Euskadi Basoaren ezaugarria da proiektu bizia dela, basoak diren bezalaxe, eta topagune bihurtuko dela bertan eskuratutako ezagutza Lanbide Heziketako geletara transferitzen laguntzeko, lanbide-familia askotan.

Horregatik, proiektu honen helburua da ikerketa aplikatuko proiektuak bultzatzea, arlo hauekin lotuta: bioekonomia, agroteknologia, lehen sektorearen digitalizazioa, biodibertsitatearen, kulturaren eta osasunaren hobekuntza… Euskadiko Lanbide Heziketako prestakuntza-arloak dira horiek guztiak, Giza Garapen Jasangarrian zeregin nabarmena betetzen dutenak, eta dauden baliabideen erabilera ekologikoan oinarritutako produkzio-ereduaren esparruan gauzatzen dira.

Ikerketa aplikatuko proiektuez eta proiektu esperimentalez gain, basoek bizitzari, pertsonen osasuna hobetzeari eta esperimentatu daitezkeen efektu terapeutiko eta onuragarriei ekar diezazkieketen onurak aztertuko dira, eta horretarako neurobiologiako teknika aurreratuekin lan egingo da, adibidez “baso-bainuak” deiturikoekin. Naturaren bidez komunikazioa eta osasunaren hobekuntza sustatzen dute azken hauek.

Euskadiko Lanbide Heziketaren 2030 Agenda

Gernikako arbolaren kimua landatuz FP Euskadi Basoaren “jaiotza” irudikatu aurretik, Fraisoro Nekazaritza Eskolan bertan, dagoeneko ikastetxeetan lantzen hasia den Euskadiko Lanbide Heziketaren 2030 Agenda aurkeztu da. Lanbide Heziketako ikastetxeetan Garapen Jasangarriko Helburuak jorratzeko gida praktikoa da. Aurkezpenean izan dira, sailburuarekin batera, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea eta Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia ere, eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe guztietako zuzendariek parte hartu dute.

Zizurkilen kokatua, Fraisoro LHII-k Nekazaritza arloko prestakuntza-zikloak ematen ditu, besteak beste Baso Kudeaketa, Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekoizpena, Elikagaien Elaborazioa eta Lorezaintza.

10 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @_Ampea_
    2024-04-02

    Comentario de Twitter:
    hala nola bioekonomian eta lehen sektorearen digitalizazioan.🌱💫
    👉https://t.co/TTFEFCXKbC
    #FPEuskadiBasoa #JakintsuakGarapenJasangarria #BasoBakarra 🌳

  • Argazkia SN Robot
    @_Ampea_
    2024-04-02

    Comentario de Twitter:
    y la transferencia de conocimiento en áreas clave como la bioeconomía y la digitalización del primer sector. 🌱💫
    👉https://t.co/tSw061K296
    #FPEuskadiBasoa #SabiasQue #DesarrolloSostenible #BosqueÚnico 🌳

  • Argazkia SN Robot
    @jclizarbe
    2024-03-23

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: Euskadiko Lanbide Heziketa, 2030 Agendarekin https://t.co/jplVaV6R0L.

  • Argazkia SN Robot
    @JmBujanda
    2024-03-22

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: Euskadiko Lanbide Heziketa, 2030 Agendarekin https://t.co/jplVaV6R0L.

  • Argazkia SN Robot
    @ZamoraArantza
    2024-03-22

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: Euskadiko Lanbide Heziketa, 2030 Agendarekin https://t.co/jplVaV6R0L.

  • Argazkia SN Robot
    @fpbarakaldolh
    2024-03-22
  • Argazkia SN Robot
    @mbarriola1
    2024-03-21

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: Euskadiko Lanbide Heziketa, 2030 Agendarekin https://t.co/jplVaV6R0L.

  • Argazkia SN Robot
    @ELIARRONA
    2024-03-21

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: Euskadiko Lanbide Heziketa, 2030 Agendarekin https://t.co/jplVaV6R0L.

  • Argazkia SN Robot
    @aarranzcad
    2024-03-21

    Comentario de Twitter:
    RT @tknika: Euskadiko Lanbide Heziketa, 2030 Agendarekin https://t.co/jplVaV6R0L.

  • Argazkia SN Robot
    @tknika
    2024-03-21

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Lanbide Heziketa, 2030 Agendarekin https://t.co/jplVaV6R0L.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak