Hauteskundeak 2024
Berriak Osasuna
qrcode

Osasun Sailak zerbitzu berri bat jarri du abian, farmazien eta Osakidetzaren osasun-zentroen arteko komunikazioa indartzeko eta, horrela, pazientearen segurtasuna hobetzeko

2024-03-20

Errezeta elektronikoaren sistemaren bidez, pazienteei ezarritako tratamendu farmakologikoaren garapenari buruzko ohar garrantzitsuak helarazi ahal izango dizkiete farmazialariek medikuei eta erizainei

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak farmazien eta Osakidetzako osasun-zentroen arteko komunikazio-zerbitzu berri bat jarri du abian, e-rezeta izeneko Euskadiko errezeta elektronikoko sistemaren bidez. Sistema horrek aukera emango die farmazialariei pazientearen tratamenduaren inguruan garrantzitsuak izan daitezkeen behaketak medikuei eta erizainei helarazteko.

Martxoan hasi den proiektu hau Osakidetzako ESI guztietan aldi berean garatuko da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako farmazialarien elkargoekin eta Euskadiko Farmazialarien Kontseiluarekin lankidetzan. Aurrerago, ebaluazio bat egingo da, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoko lehen mailako arretako unitate eta farmazia guztietara hedatzeko.

Esparru horietako profesionalen arteko komunikazioa indartzera bideratutako proiektu aitzindaria da, eta funtsezko elementua pazienteen segurtasuna handitzeko eta asistentzia-kalitatea hobetzeko. Zehazki, farmazialariek arinago kudeatu ahal izango dituzte farmazia-bulegoaren eguneroko jardunean gertatzen diren urgentziazko gorabeherak, eta Osakidetzako profesionalei jakinarazi ahal izango dizkiete garrantzitsutzat jotzen dituzten tratamenduari buruzko gogoetak: tratamenduekiko atxikimendua, bikoiztasunak, botiken interakzioa, etab. Ohar horiek e-rezetaren sisteman idatzita jasoko dira, eta, hala badagokio, Osakidetzaren historia kliniko elektronikoan txertatuko dira. 

Ekimen hau Osasun Sailaren eta Osakidetzaren konpromiso eta ildo estrategikoen barruan kokatzen da; horien artean, besteak beste, farmazia-bulegoak Euskadiko Osasun Sisteman osasun-agente gisa integratzeko helburua dago.

Sistema hori ezartzeko, prestakuntza-plan bat garatu da parte hartzen duen Lehen Mailako Arretako Unitate bakoitzean. Unitateak hauek dira:

ARABAN.- Arabako ESIa: Zaramaga Osasun Zentroa. Arabako Errioxa ESIa: Navaridas, Bilar, Eltziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Eskuernaga, Guardia, Lantziego, Moreda Araba, Iekora, Samaniego, Mañueta, Kripan, Labraza, Binasperi eta Gorrebusto.

BIZKAIAN.- Barrualde-Galdakaoko ESIa: Etxebarri Osasun Zentroa Bilbo-Basurtoko ESIa: Larreagaburuko Osasun Zentroa. Barakaldo-Sestaoko ESIa: Bakeako Osasun Zentroa. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa: Buenavistako Osasun Zentroa. Uribeko ESIa: Alangoko Osasun Zentroa.

GIPUZKOAN.- Debagoieneko ESIa: Bergara, Antzuola eta Elgeta. Debabarreneko ESIa: Elgoibar, Mendaro eta Soraluze. Goierri-Urola Garaiko ESIa: Lazkao, Olaberria eta Ataun. Tolosaldeko ESIa: Andoaingo Osasun Zentroa. Donostialdeko ESIa: Zarautz, Orio eta Aia. Bidasoko ESIa: Hondarribiko Osasun Zentroa.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @OsasunEJGV
    2024-03-20

    Comentario de Twitter:
    ✅ Osasun Sailak zerbitzu berri bat jarri du abian, farmazien eta Osakidetzaren osasun-zentroen arteko komunikazioa indartzeko eta, horrela, pazientearen segurtasuna hobetzeko

    🔗 https://t.co/kVeofAswSg

  • Argazkia SN Robot
    @OsasunEJGV
    2024-03-20

    Comentario de Twitter:
    ✅ El Departamento de Salud pone en marcha un nuevo servicio para reforzar la comunicación entre farmacias y centros de salud de Osakidetza y mejorar así la seguridad del o la paciente

    🔗 https://t.co/s5qi2xUBks

  • Argazkia Xaver
    2024-03-20

    Era berean, farmazia-zerbitzuarekin ospitaleak agertzea, baimen batean ospitaleak emandako medikazioa galtzen bada arrazoiren batengatik, eta farmazia eta anbulatorioa ez badaude ospitalearekin lotuta gaixo jakin batzuk arrisku-egoera batean sartuz.

  • Argazkia Xaver
    2024-03-20

    También figurar con el servicio farmacia hospitales por si en un permiso se pierde la medicación aportada por el centro hospitalario por algún motivo y ni la farmacia ni ambulatorio no estar conectadas con el hospital entrando en una situación de riesgo a ciertas personas enfermas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak