Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa, "Botika Magallanes eta Elkanoren espedizioan" hitzaldian

2024-03-19
  • Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialak munduari lehen bira emateko botika birsortzen duen erakusketa eta hitzaldia antolatu du Gasteizen
  • Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, erakusketa ostirala arte egongo da ikusgai
  • Cecilio Venegas Badajozeko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidentearekin, Javier García farmazialari eta nabigatzailearekin eta Daniel Zulaica doktore eta Elkano 500 Fundazioko kidearekin.

Vitoria-Gasteiz,  2024 03 19

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua, "Botika Magallanes eta Elkanoren espedizioan" gaiari buruzko hitzaldian izan da gaur arratsaldean. Hitzaldi hori Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialak antolatu du Gasteizen, Ignacio Aldekoa Kultur Etxean, munduari egindako lehen itzuliaren botika berregiten duen erakusketa batekin batera.

Solasaldian Cecilio Venegas Badajozeko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidenteak, Javier García botikari eta nabigatzaileak eta Daniel Zulaica doktore eta Elkano 500 Fundazioko kideak parte hartu dute. Milagros López de Ocariz Arabako Elkargoko lehendakariak aurkeztu da ekitaldia.

Bere 125. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Arabako Farmazialarien Elkargoak munduari lehen bira emateko botika berregiten duen erakusketa antolatu du Gasteizen. Gaurtik ostiralera, hilak 22, Ignacio Aldekoa Kultur Etxean izango da erakusketa, eta, besteak beste, honako material hauek bilduko ditu: mapa faksimileak, Victoria ontziaren erreprodukzioa, albareloen erreplikak, sendagaiak prestatzeko kutxak, astrolabioa, ontziak, espeziak, etab.

Garai hartako nabigazioari eta zer sendagai, tresna eta espeziari buruz ideia bat izateko aukeratutako piezak dira. "Horrek mugiarazi zuen benetan espedizioa, espeziak urrea bezain baliotsuak zirelako eta jan-edanari gustu exotikoa ematen ziotelako", azaldu du Cecilio Venegas Badajozeko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidente, akademiko eta erakusketaren komisarioak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Milagros López de Ocariz, Cecilio Venegas, Javier García, Daniel Zulaica