Eman odola!
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak WindEurope 2024 azokako standak bisitatu ditu 

2024-03-20

 Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuak lagunduta, eguerdian, Barakaldon, BECen izaten ari den sektore eolikoari buruzko WindEurope 2024 azokako standak bisitatu ditu.

Gainontzeko agintariekin batera, Iñigo Urkulluk Basque Country-ren standa bisitatu du, bai eta honako hauena ere: Iberdrola, SGRE, Nordex, RWE, Vestas, Repsol, Navantia, Wind Europe eta Ingeteam.

Arantxa Tapia Sailburuak Europako hitzordu honen inaugurazioan parte hartu du; "Gure haizea, gure balioa" lelopean, hiru egunetan zehar, azoka honek haizearen energiak Europarako duen balioa erakutsiko du, eta, orotara, 12.000 pertsona eta 520 erakusketari baino gehiago bildu ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak