qrcode

  Eusko Jaurlaritzak 825.000 eurorekin lagunduko ditu arte eszenikoak sustatzeko programak (Gobernu Bilera 2024-3-19)

2024-03-19

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duenez Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 825.000 euro bideratuko ditu 2024ko ekitaldian arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) sustatzeko prestakuntza, sustapen edo erakusketa programa eta jardueretara. Guztira 825.000 euro banatuko dira dirulaguntza hauetan.

Lau modalitatetako proiektuak lagunduko dira:  

  • 160.000 euro arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako. Honako jarduera hauek lagunduko dira:
    • Etengabeko prestakuntza ikastaroak eta tailerrak
    • Berariazko prestakuntza ikastaroak edo tailerrak
    • Profesionalen etengabeko ikerketara eta prestakuntzara bideratutako laborategiak eta antzeko espazioak
    • Profesionalentzat entrenamendu jarraituko espazioak
  • 160.000 euro arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako. Arte eszenikoen konpainien eta Euskal Autonomia Erkidegoko udal-titulartasun publikoko espazio eszenikoen arteko lankidetzarekin egindakoak izan beharko dira. Honako hauek lagunduko dira diruz:
    • Sentsibilizazio jarduerak
    • Publikoekiko bitartekaritza-jarduerak
    • Prestakuntza jarduerak
    • Arte eszenikoak sustatzeko programak, konpainia egoiliar batek garatuak
  • 255.000 euro kaleko arte eszenikoak erakusteko programak garatzeko. 2023. Urtean euskal konpainiek aire zabaleko espazio publikoetan antzeztutako arte eszenikoak (antzerkia, dantza eta zirkua) erakusketako programak lagunduko dira diruz.
  • SAREAren dantza zirkuitua garatzeko 250.000 euro bideratuko dira.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu eta hurrengo egunetik aurrera.

Iazko deialdian Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 161 proiektu babestu zituen: 16 arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako proiektuak izan ziren, 10 arte eszenikoak sustatzeko programak, kaleko arte eszenikoak erakusteko 84 programa ere lagundu ziren eta SAREA dantza zirkuituko beste 51 proiektu. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko