Berriak Segurtasuna
qrcode

Gobernu Kontseiluak Euskalmeten, Euskal Meteorologia Agentzia SA berriaren, Administrazio Kontseilua izendatu du (Gobernu Bilera 2024-3-19)

2024-03-19
  • Datorren martxoaren 25ean, astelehenean, egingo da Agentzia berria eratzeko bilera, eta, gainera, José Antonio Aranda izendatuko du zuzendari 

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran izendatu ditu Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentzia SAren Administrazio Kontseilua osatuko duten pertsonak. Sozietate berriaren kide anitzeko organo nagusia da:

  • Lehendakaria: Josu Iñaki Erkoreka Gervasio, Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, kalitateko botoa izango du.
  • Lehendakariordea: Rodrigo Gartzia Azurmendi, Segurtasuneko sailburuordea.
  • Batzordekideak:
  1. Arantxa Tapia Otaegi, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sailburua.
  2. Jon Andoni Aldekoa de la Torre, Radio Televisión Vasca / Euskal Irrati Telebista zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren zuzendari nagusia.
  3. Joseba Mirena Zorrilla Ibañez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria.
  4. David Álvarez Martínez, Ondare eta Kontratazioko zuzendaria.

Gainera, Administrazio Kontseiluak ahotsa izango duen baina botorik izango ez duen idazkari bat izango du eta Sozietatearen Administrazio Kontseiluak berak izendatuko du. Bestalde, bileretan behatzaile gisa parte hartuko du, botorik gabe, Sozietate berriaren zuzendari nagusia izango denak. 

Euskalmeten eraketa 

Datorren astelehenean, martxoaren 25ean, egingo da Agentzia berria eratzeko bilera, eta José Antonio Aranda izendatuko da Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentzia SAren zuzendari. Eratu ondoren, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara atxikita geratuko da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren barruan.  

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko