Eman odola!
qrcode

Euskararen lurralde guztietako gaztetxoak bilduko dituen udalekuak antolatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak

2024-03-15

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskaren Erakunde Publikoak Hiruko Itunaren barnean euskararen lurralde guztietako gaztetxoentzako udalekuak antolatuko dituzte.2017. ur teaz geroztik euskararen sustapenari buruzko lankidetza ituna, Hiruko ituna hain zuzen ere, adostua dute Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak eta Euskararen Erakunde Publikoak. Itunean jasotako jardueretako bat mugaz gaindiko egonaldiak dira. Hori horrela, aurten Ikusika udalekuak antolatu dira “Egin udari zirika!” lelopean eta Ondarroan egingo dira bi txandatan: uztailaren 7tik 13ra eta uztailaren 15etik 24ra. Udaleku hauen helburu nagusia da euskaraz mintzatzen den hiru lurraldeetako gaztetxoek eguneroko komunikazioan eskola-eremutik kanpo erabiltzea eta, bizipen ludiko eta gozagarrien  bidez, euskararekiko haien atxikimendua handitzea.

2022an egin ziren Euskararen Erakunde Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lehen udalekuak, Azkoitian. Antolatzaileentzat oso esperientzia positiboa izan zen: euskararekiko jarrera baikorra sustatu zen egonaldian, gozatzeko eta mundua ulertzeko bitarteko izan daitekeela transmitituz, bizipen pozgarriekin lotuz. Honek ahalbidetu zuen partaideen gehiengoak euskararekiko jarrera irekia izatea, euskara komunikatzeko tresna soil bat izatearen ideia bazter utziz.

Horrela, aurten EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko gaztetxoak bilduko dituzten udalekuak berriz egingo dira. 7 eta 10 eguneko 2 txanda egongo dira, aukeran, adinaren arabera. Txanda bakoitzean 60 gaztetxok hartuko dute parte. Plazen heren bat Euskal Autonomia Erkidegoko gaztetxoentzat gordeko da, beste heren bat Nafarroakoentzat eta beste herena Iparraldeko gaztetxoentzat. Plaza kopurua mugatua denez, zozketa bidez esleituko dira. Txanda bitan egingo dira udalekuak: 

  • Lehenengo egonaldia 9 eta 12 urte bitartekoentzat izango da eta 7 egunez luzatuko da, uztailaren 7tik 13ra. Prezioa: 110 €
  • Bigarren egonaldia 13-15 urte bitartekoentzat izango da eta 10 egunez luzatuko da, uztailaren 15etik 24ra. Prezioa: 110 €

Izen ematea www.ikusika.eus atarian egingo da: EAE eta Nafarroakoek martxoaren 15etik apirilaren 12ra egingo dute, eta Iparraldekoek martxoaren 15etik martxoaren 26ra. Zozketa berriz, Hegoaldean apirilaren 16an egingo da eta Iparraldean martxoaren 27an. Mezu bidez jasoko dute emaitzaren berri izena eman duten guztiek.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @haurtzaro
    2024-04-12

    Comentario de Twitter:
    Euskararen lurralde guztietako gaztetxoak bilduko dituen udalekuak antolatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak.
    IZENA EMATEKO: gaur ostirala, apirilaren 12ra arte, https://t.co/g00GzCTjY2 atarian.
    👉 https://t.co/9lqwTAYoDs

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak