Eman odola!
Berriak Segurtasuna
qrcode

Estibaliz Olabarrik XXXV. Bilbao-Bilbao Martxa Zikloturistaren irteerako ekitaldian parte hartuko du

2024-03-17
  • Jaurlaritzak bizikletentzako 8.000 segurtasun-giltzarrapo banatu ditu martxako parte-hartzaileen artean

Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak Bilbo-Bilbo martxa zikloturista inauguratu du gaur goizean Deustuko zubitik, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste agintari batzuekin batera. Martxa zikloturistaren 35. edizioan 8.000 parte-hartzaile inguru izan dira, eta hiru ibilbide izan dituzte aukeran, euren gaitasunen arabera: laburra (85 km-koa), klasikoa (115 km-koa) eta luzea (125 km-koa).   

Trafikoko zuzendariak gogoratu du iaz bi txirrindulari hil zirela trafiko-istripuan Euskadin, eta nabarmendu du kolektibo horrek eta gainerako kolektibo zaurgarriek (oinezkoek, motor-gidariek edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen gidariek) merezi duten babes berezia. Gainera, Estibaliz Olabarrik azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak egiten duen sentsibilizazio-lana, Bide Segurtasunaren eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorraren 2025 Plan Estrategikoan hartutako konpromisoari erantzunez. Bestalde, honako hau ere azpimarratu du: “Bide-segurtasuna guztion ardura da. Berebiziko garrantzia du zirkulazio-arauak eta, zehazki, errepidean ziklomotorrak edo txirrindulariak aurrerantzean tarteak zorrotz errespetatzeak. Baina, aldi berean, funtsezkoa da kolektibo zaurgarriek ere arrisku-portaerak saihestea, istripuei aurrea hartzeko. Bide-sarea leku seguruagoa izateko helburu hori lortzeko, beharrezkoa da, gainera, bideen erabiltzaileek elkar errespetatzea”.  

LANKIDETZA

Eusko Jaurlaritzak bizikletentzako 8.000 segurtasun-giltzarrapo eman dizkie probaren antolatzaileei, parte-hartzaileen artean bana ditzaten. Aurreko edizioan bezala, pantaila handi batean proiektatu da bizikletaz zirkulatzeko aholkuak biltzen dituen dekalogoa, Jaurlaritzak berak prestatua.  Bestalde, bide-segurtasunari buruzko aholkuak emateko mezuak prestatu dira urtean zehar posta elektroniko bidez bidaltzeko martxa zikloturistarekin erlazionatutako 40.000 pertsona ingururi (bai aurtengo edizioko parte-hartzaileei bai aurreko urteetakoei).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak