Eman odola!
qrcode

Eusko Jaurlaritzak LEP bat onartuko du gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzako 177 plaza betetzeko

2024-03-15
  • Sindikatuekin bildu ondoren, Gobernu Kontseiluak laster onartuko du gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako plazak hautatzeko prozesua abian jartzeko lan-eskaintza publikoa
  • Ondoren, gehienez ere urtebeteko epean, hiru azpieskalei dagozkien deialdiak onartzea aurreikusten da: kontuhartzailetza-diruzaintza, idazkaritza eta idazkaritza-kontuhartzailetza

Sindikatuei aurkezteko eta ondoren eztabaidatzeko atzoko bileraren ondoren, Eusko Jaurlaritzak Lan Eskaintza Publiko (LEP) bat onartuko du laster, EAEn gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako 177 plaza betetzeko. Gobernu Kontseiluak onartuko du kontuhartzailetza-diruzaintza, idazkaritza eta idazkaritza-kontuhartzailetza azpieskaletarako eskaintza publiko hori, eta, ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da (EHAA).

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko arduradunaren agindu baten bidez gauzatuko dira deialdiak, gehienez ere urtebeteko epean. Deialdiak eta oinarriak onartu ondoren, izangaiek LEPn izena emateko beharrezko izapideak bete ahal izango dituzte.

Lurraldeka, Bizkaiko udaletan eta toki-erakundeetan hutsik dauden lanpostuei dagozkie plaza gehienak, eta, jarraian, Gipuzkoan eta Araban.

Plazen deialdiek hainbat sarbide modalitate izango dituzte. Horrela, txanda irekiaren bidez deitzen diren plazetarako, oposiziokoa izango da sarbide sistema, eta beste azpieskala edo kategoria baterako barne-sustapenekoak, berriz, indarrean dagoen araudian aurreikusitako sistemen araberakoa izango dira, eta hori deialdien oinarrietan zehaztuko da.

Ez da lehen aldia Euskadik, beren eskumenez eta euskal autogobernuaz baliatuz, toki-erakundeetarako horrelako plazak betetzeko hautaketa prozesuak abian jartzen dituela. 2022an, Gobernu Kontseiluak 55 plazako eskaintza onartu zuen erakunde horientzat, betiere Euskadiko enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barruan.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @aingerulaguna
    2024-03-16

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprobará una OPE para cubrir 177 plazas para personal funcionario de Administración Local con habilitación de carácter nacional. https://t.co/20umJqhHOG https://t.co/1ShoZpULoe

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko