qrcode

Euskadi, "foodtech" iraultzaren epizentroa, Food 4 Future edizio berriaren ospakizunarekin

2024-03-14

• Food 4 Future – Expo Foodtech eta Pick & Pack for Food Industry aldi berean ospatuko dira apirilaren 16tik 18ra BEC-Bilbao Exhibition Centerren

• "Euskadi Basque Country" erakustokian, Euskadin Elikaduraren eta Gastronomiaren Balio Katea indartzeko eta hazteko, enpresa-garapenerako eta enpresa eta negozio berriak sortzeko dauden tresnak ezagutaraziko dira.

• Danone, Campofrío, General Mills, Vichy Catalán eta Pascual nazioarteko konpainietako liderrek elikagaien sektorearen erronkei aurre egiteko estrategiak eta teknologiak azalduko dituzte.

Food 4 Future - Expo Foodtech 2024-ek bere edizio berriaren nobedadeak aurkeztu ditu gaur goizean, eta berriz ere mundu mailako elikagaien berrikuntzaren hiriburu bihurtuko du Bilbo. Aurten, berrikuntza gisa, Pick&Pack for Food Industryrekin batera ospatuko da. "Foodtech 6.0" goiburupean, F4F – Expo Foodtechek 8.000 profesional bisitari baino gehiago, 280 enpresa erakusketari eta nazioarteko 450 aditu baino gehiago bilduko ditu elikagaien industriako ekoizpen plantak fabrika berde, jasangarri, teknologiko eta digitalagoetara eraldatzen lagunduko duten konponbideak, estrategiak eta arrakasta kasuak partekatzeko.

Aurkezpenean, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak sektorearen etorkizunari erreparatu dio, eta honako hau nabarmendu du: "teknologia aplikatzen dugu edo ez gara gai izango deskarbonizazioa moduko gaiei aurre egiteko. Halaber, Europa osoan elikagai iraunkorren eta osasungarrien ekoizpena handitzearen alde egin behar dugu, baita enpresak pertsonekin konektatzearen alde ere. Zalantzarik gabe, Food 4 Future bezalako ekitaldiekin helburu horiek betetzearen alde egiten du".

Bestalde, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Delegatuak adierazi duenez, "Bilbo oso harro dago Food 4 Future bezalako nazioarteko hitzordu bat izateaz, hirirako eta urtero hazten doan sektore honetarako hain garrantzitsua dena". Halaber, Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetzaren, Talentuaren eta Enpresa Lehiakortasunaren zuzendari nagusiak adierazi duenez, "elikadura sektore estrategikoa da Bizkaiarentzat, eta, gainera, mundu guztiarekin konektatutako ekintzailetza-ekosistema aurreratua du, startup teknologikoen eta enpresa berritzaileen garapena eta hazkundea bultzatzen duena".

María Jesús Abellán ICEXeko elikagaien berrikuntzako saileko buruaren ustez, "Food 4 Future bezalako ekitaldiak funtsezkoak dira elikagaien berrikuntza bultzatzeko eta gure herrialdearen nazioarteko proiekziorako; izan ere, gure herrialdea dagoeneko elikagaien potentzia bat da eta elikadurari aplikatutako zientzian eta teknologian erreferente gisa kanpoan kokatzeko hurrengo urratsa ematen ari da. ICEXen lan egiten dugu Spain FoodTech Nation-en irudia finkatzeko, honelako jarduerekin".

Javier Dueñas F4F – Expo Foodtech-eko presidentea eta Campofrioko CEOak azaldu duenez, edizio berri honetan industriaren erronkak jorratuko dira, hala nola "populazioaren hazkundea, non kontinente batzuetan gelditu egin dela egiaztatu den, baina kontsumoak gora egin duen. Berrikuntzek inflazioaren ostean sortutako erronkei aurre egiten lagun dezaten saiatu behar dugu. Egoera honetan, teknologia eta berrikuntza ezinbesteko bihurtu dira elikagaien industriaren balio-katea berrorekatzen ari den aldaketen aurrean".

Hiru egunez, AgroBank, AZTI, Basque Culinary Center, Blendhub, Chemometric Brain, Christeyns, Basque Food Cluster, IFR, Siemens eta Tecnalia bezalako enpresa liderrek, besteak beste, foodtech teknologia berrienak erakutsiko dituzte robotikan eta automatizazioan, iraunkortasunean, eta zientzia eta elikadura-segurtasunean, besteak beste. Izan ere, enpresa-garapena eta enpresa eta negozio berrien sorrera bultzatzea dira Euskadik Elikaduraren eta Gastronomiaren Balio Katea indartzeko eta hazteko lortu nahi dituen funtsezko apustuetako bi, sektore hori estrategikoa baita euskal ekonomiarentzat. Horregatik, Euskadik stand bat izango du elikagaien eta edarien industrien eskura jartzen diren tresnen berri emateko.

Elikagaien sektoreko liderren munduko goi-bilera Food 4 Future World Summit-en

Aurten ere, F4F – Expo Foodtech-ek, Food 4 Future World Summit kongresua hartuko du. Bertan, elikagaien ekoizpenerako eta kontserbaziorako teknologia izango da edizio berriaren ardatz nagusietako bat. "Aurten doitasunezko nekazaritzan, praktika jasangarrietan eta kontserbazio-teknologietan egindako azken aurrerapenak azalduko dira, eta IA sortzaileak eta Big Datak elikaduraren sektoreko hornidura-katean duten eragina aztertuko da. Inflazio-ingurunearen ondorioei eta sektorearentzako faktore geopolitikoei buruz ere eztabaidatuko da. Era berean, elikagaien industriako enpresa liderren hainbat enpresa-eragiketen zuzedariek etorkizuneko erronkak eta joerak, kontsumitzaileen eskaeren aldaketak, elikagaien segurtasuna edo azken belaunaldiko osagaien txertaketa jorratuko dituzte ", laburbildu du Rogelio Pozok, AZTIko CEOa eta Food 4 Future World Summit-eko Zuzendariak.

Besteak beste, Danone, Campofrío, Mahou San Miguel, Pascual, Nestlé, Estrella Galicia, Coca-Cola Europacific Partners Iberia, Sanygram eta Eroski enpresetako liderrak izango dira elikagaien eta edarien industriaren azken joerak eztabaidatu eta ezagutaraziko dituzten nazioarteko 450 adituetako batzuk.

Pick & Pack for Food Industry Bilbon ospatuko da F4F– Expo Foodtech-ekin batera

Pick & Pack 2024ren edizio berria, Madrildik igaro ondoren, Bilbon izango da eta F4F – Expo Foodtech-ekin batera ospatuko da apirilaren 16tik 18ra BECen. Packagingean eta elikagaien industriarako logistikan espezializatutako Espainiako ekitaldi bakarrak enpresa liderrak bilduko ditu. Enpresa horiek prozesatze-sistemetan, ontzietan eta bilgarrietan, robotika logistikoan, garraioan, arakagarritasunean eta trazabilitatean, supply chain, etiketatzean eta kodetzean, eta packagingerako material berrietan azken soluzioak aurkeztuko dituzte, baita adimen artifiziala, blockchain, IIoT edo datuen analitika bezalako teknologietan ere, besteak beste.

***

Food 4 Future – Expo Foodtech (2024ko apirilaren 16-18, BEC-Bilbao): F4F – Expo Foodtech elikagaien sektoreko balio-kate osoko profesionalentzako berrikuntza-ekitaldia da. Hiru egunez, F4F – Expo Foodtechek elikadura-industriako 8.000 profesional baino gehiago eta 250 enpresa erakusketari bilduko ditu Bilbao Exhibition Centren (BEC), foodtech, robotika eta automatizazioko, elikagaien industriako segmentuetarako prozesatzeko eta ontziratzeko makineriako, eta elikagaien segurtasun eta zientziako azken soluzioak aurkezteko. Gainera, Food 4 Future World Summit kongresu europarra hartuko du, non elikagaien eta edarien industria eraldatzeko azken joerak, kasu arrakastatsuak eta tresnak ezagutuko diren, nazioarteko 450 aditu baino gehiagoren eskutik. F4F – Expo Foodtech NEBEXTek eta AZTIk antolatzen dute. Aurten, F4F – Expo Foodtech 2024 aldi berean ospatuko da Pick & Pack for Food Industryrekin, packaging soluzioetan eta elikagaien industriarako logistikan espezializatutako Espainiako ekitaldi bakarra.

Pick&Pack for Food Industry (2024ko apirilak 16-18 | BEC - Bilbao Exhibition Centre): berrikuntzan eta transferentzia teknologikoan oinarritutako ekitaldi profesionaletan espezializatutako NEBEXT enpresak (HIP, Digital Enterprise Show, Rebuild, Tourism Innovation Summit edo Advanced Factories) antolatutako ekitaldia da. Pick & Pack berrikuntzako ekitaldi boutique bat da, logistika, intralogistika eta packaging arloetako konponbideak bilatzen dituzten elikagaien industriako lider eta enpresa txiki eta ertainentzat. Goi-bileraren esparruan bi kongresu egingo dira: European Logistics Summit 2024, banaketan espezializatua; eta Packaging 4.0ko Kongresu Nazionala, bilgarri eta enbalajeari eskainia. Pick & Pack 2024 aldi berean ospatuko da Food 4 Future – Expo Foodtech, elikagaien eta edarien industriarako nazioarteko berrikuntza ekitaldia.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @AlbisTech
    2024-03-27

    Comentario de Twitter:
    😋 Berriz ere @BEC_Bilbao-n 🍲Food for Future @expofoodtech + 🥡Pick & Pack for Food Industry: apirilaren 1️⃣6️⃣, 1️⃣7️⃣ eta 1️⃣🎱an dena elikagaien industriaren berrikuntzan eta Food 4 Future World Summit kongresua, AAren eta Big Dataren eraginari buruzkoa

    https://t.co/VUX5rGZ61G https://t.co/Ic36QnuI9p

  • Argazkia SN Robot
    @AlbisTech
    2024-03-27

    Comentario de Twitter:
    😋 Vuelven a @BEC_Bilbao 🍲 Food for Future @expofoodtech + 🥡 Pick&Pack for Food Industry: 1️⃣6️⃣,  1️⃣7️⃣ y 1️⃣🎱 de abril con todo en innovación de la industria alimentaria y el congreso Food 4 Future World Summit dedicado al impacto de la IA y el Big Data 

    https://t.co/0JNrhMipEt https://t.co/BaVQXDA76r

  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    🔜 Del 16 al 18 de abril Bilbao vuelve a acoger Food 4 Future, el evento más importante de la innovación #foodtech. Este año, de forma simultánea tendrá lugar Pick&Pack for Food Industry el encuentro de las soluciones en logística y packaging.

    #F4F2024

    🔗https://t.co/1YiJ7LYLC1 https://t.co/IAQINbtJEw

  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    🔜 Apirilaren 16tik 18ra Bilbon berriro ospatuko da Food 4 Future, berrikuntzako #foodtech ekitaldirik garrantzitsuena. Aurten, aldi berean, Pick&Pack for Food Industry, logistika eta packaging arloetako konponbideen topaketa egingo da.

    #F4F2024

    🔗https://t.co/gmXxBryibp https://t.co/tLnElTw0Zz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak