Etorkizuneko europako baso-eredua eztabaidagai Donostian
Aditu ospetsuek Kursaal Jauregian aztertu dituzte egungo baso-politikaren jarraibideak, erronkak eta aukerak, Europar Batasuneko legediak, klima-aldaketak eta basoen jabetzan belaunaldien arteko ordezkapena egiteko beharrak markatutako testuinguruan.
Europako Batzordearen, estatu kideen eta eskualdeetako gobernuen arteko lankidetza eta basogintzaren arloko gaur egungo elkarrizketa-mailak “Erresilientzia klimatikoa, baso-suteak, bioekonomia zirkularra... Zer baso-eredu nahi dugu Europan?” izeneko jardunaldian aztertu dira. Bertan, erreferentziazko ahots ugari bildu dira, besteak beste, baso-politika instituzionaleko ordezkariak eta gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-esparru desberdinetako erakundeak.
Hitzaldietan eta mahai-inguruetan kontuan hartu dira berotze globalak eta basoak uztearen mehatxuak markatutako testuinguru sozio-ekonomikoa, bai basogintzaren errentagarritasun ezagatik, bai jabetzan belaunaldi-erreleborik ez izateagatik. Gainera, klima aldaketaren ondorioz baso-masa batzuk hondatzen ari direla azpimarratu da, ekosistemak kaltetu, sute-arriskua handitu eta Basoko Biekonomia Zirkularraren garapena mugatu dezakeen egoera.
Europako Hegoaldeko Basozainen Batasunak (USSE) antolatutako hitzorduan, HAZI Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntza izan duena, Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria Euroeskualdean, Portugalen, Galizian eta Kantauriko mazizoaren gainerakoan dauden baso-errealitateak erakutsi dira, Europako Itun Berdearen ondoriozko neurriak eta ekintzak ezartzerakoan kontuan har daitezen.
Euskadi lurralde-erresilientziaren, aniztasunaren, konplexutasunaren eta orekaren adibide garbia da. Zuhaiztutako baso-azalera lurraldearen %55era iristen da; Araban %47a da, Bizkaian %60a eta Gipuzkoan %62a.
Europako ikuspegia baso-ekosistemei buruz
Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak ongietorria eman die Europako lehen mailako aditu-talde bati. Orozek adierazi du beharrezkoa dela basoen kudeaketa aktiboa ezartzea eta “jabeek kudeaketa jasangarri hori egiteko pizgarriak izan ditzaten bilatzea. Egurraren erabilera zabaldu behar dugu, eta horretarako tresnak ditugu, hala nola kalitatezko zigiluak. Baso-kudeaketaren aldeko apustu garbia egin behar da”.
Nelson Grimak, Basoen Ikerketarako Institutuen Nazioarteko Batasuneko (IUFRO) Zientzia eta Politika Programaren koordinatzaile ondokoak, “Basoak testuinguru politiko global batean” hitzaldian, historian zehar munduko baso-soiltze tasek izan duten bilakaera azaldu du, bai eta egoera global honi irtenbidea emateko nazioarteko hainbat akordio ere. Grimak adierazi duenez "mundu mailan baso-akordioen % 25a baino ez dira egiten. Nahiz eta hobekuntzak izan, konpondu beharreko arazoak daude, hala nola inplikatutako aktoreen kopurua handitzea. Hauen arteko eta akordio-mailen arteko koordinazioa hobetu behar da. Eskualde bakoitzaren errealitatera egokitu behar dute, eta ez zifra globaletan oinarritu ".
Markus Lier Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko analista politikoak EBk klima-aldaketari buruz duen ikuspegia azaldu du. Ildo honetatik, basoak monitorizatu eta erresilienteago bihurtzeko beharra azpimarratu du. “Baso asko kalteberak dira eta basoen kudeaketari buruzko erabakiak hartu behar dira informazio osatugabearekin, ez baitakigu klimaren bilakaera nolakoa izango den. Basoaren erresilientziak helburu bat izan behar du. Basoak kudeaketa aktiboa behar du eta erresilienteagoa izaten lagundu behar diogu”, esan du.
“Basoak nola kudeatu Europar Batasunean” txostenean, Helga Pülzl Europako Baso Institutuko ordezkariak (EFI) EBn baso-arauen ezarpena malgutzeko beharraz hausnartu du, eta “erabakitzaileen eta ezarleen artean harreman handiagoa egon behar dela” onartu du.
Arratsaldeko saioak hiru mahai-inguru tematiko izan ditu, Andreas Nikolaus Kleinschmit von Lengefeld Homo Silvestris Europae-ko zuzendari nagusiak moderatu dituenak.
Lehenbizikoan, Europarako nahi den baso-eredua eta Europako basoetarako dauden aukerak eta erronkak aztertu dira. Markus Lier (Europako Batzordea), Helga Pülzl (Europako Baso Institutua), Nelson Grima (IUFRO) eta Franz Thoma (Bavarian State Forest Enterprise) aritu dira. Eztabaidan, Europako Erkidegoko erakundeek, unibertsitateek eta gizarteak berak baso-errealitateari buruz duten ezagutza-maila aztertu da. Baita bioekonomiaren garrantziari eta jabeen kezkekin lotura duten Europako politiken helburuei ere.
Jarraian, baso-politikak I+Grekin lerrokatzea eta krisi klimatikoaren aurrean tokian bertan aplikatzea jorratu da. Honako hauek parte hartu dute: José Luis Chan, Galiziako Xuntako Landa Inguruneko Saileko Baso Plangintza eta Antolamenduko zuzendari nagusia; José Francisco Silva, Associação Florestal de Portugaleko (FORESTIS) presidenteordea; Magda Bou Dagher Kharrat, European Forest Institute Mediterranean Facilityko (EFIMED) ikertzailea; Gölin Carina Christiansen, Northern Sweeden European Office Brussels & ERIAFF Network erakundeko aholkulari politikoa; eta Ferrán Dalmau-Rovira, baso-kudeaketan aditua eta MEDI XXI GSA enpresako zuzendaria.
Azken eztabaida-mahaian Europako basoen pertzepzio sozialari eta gizarteari ondasunak eta zerbitzuak emango dizkioten baso sendoak lortzeko hainbat kudeaketa-eredu konbinatzeko beharrari buruzkoa izan da. Partaide izan dira: Fermín Olabe, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Baso eta Ehiza Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria; Oskar Azkarate, BASKEGUR Euskadiko Egurraren Elkarteko zuzendari nagusia; Bruno Lafon, USSEko eta Syndicat des Sylviculteurs du Sud-Ouest (Frantzia) erakundeko presidentea; Bill Slee irakaslea, James Hutton Institutukoa (Aberdeen); eta Damya Srivastava, International Forestry Students' Association (IFSA) erakundeko kontseilaria.
Oskar Azkaratek basogintzaren eta egurgintzaren sektorearen funtsezko erronken inguruan sakondu du, besteak beste, sektorearen digitalizazioa eta bioekonomiaren estrategiaren garapena. “Urte batzuk daramatzagu teknologia berriak ezartzen eta I+Gn lan egiten, merkatu berrietan kokatuko gaituzten produktu berriak lortzeko. Baina, -argitu duenez- ez da bioekonomiako estrategiarik ulertzen tokiko lehengaia erabili gabe”. Azkaratek ziurtatu du sektoreak “ziurgabetasunez eta kezkaz bizi duela etorkizuna. Beharrezkoa da ikuspegi sistemikoagoa eta integratuagoa izatea basoen kudeaketan eragiten duten politikak eta arau-garapenak ezartzeko orduan”.
-
2024-03-18
Gerta litezkeen sute bortitzagoei aurrea hartuz, tenperaturen igoera orokorra dela eta, hurbileko egoitzak ere kaltetu daitezkeenean. Segurtasun-neurriak hartu behar dira, baita oinezkoak kontrolatzeko ere, arrisku handiagoa dagoenean, eta espazio-erabileraren balizko tasak ezarri behar dira, mantentze-gastuen kudeaketa bermatzeko.
-
2024-03-18
Previniendo incendios posibles más voraces por el aumento generalizado de temperaturas dónde además residencias cercanas puedan ser afectadas, con medidas seguridad incluso control personas viandantes cuando hay riesgo más elevado imponiendo posibles tasas de uso espacio para garantizar su gestión gastos mantenimiento.
-
2024-03-14
Comentario de Twitter:
🌲Euskadi es un territorio forestal con una amplia diversidad de especies y una compleja composición de propiedad y masas forestales. Para afrontar el cambio climático, la sostenibilidad o ámbitos como la bioeconomía es necesaria una gestión transversal -
2024-03-14
Comentario de Twitter:
🌲 Euskadi baso-lurraldea da, espezie-aniztasun handikoa eta jabetza eta baso-masen osaera konplexua duena. Klima-aldaketari, jasangarritasunari edo bioekonomia bezalako esparruei aurre egiteko, beharrezkoa da zeharkako kudeaketa egitea.@USSE_Forest