Berriak Kultura
Eu

Bilboko 15-M ez zen “eskaleen”, krisia jasaten dutenen edo sisteman baztertuta daudenen mugimendu bat izan

2012.eko otsailak 22

Bilboko 15-M ondokoek osatu zuten: 30 urteko pertsonak batez beste, unibertsitate-ikasketekin, lanarekin eta aldaketak sortzeko gogo biziarekin

Ez dute politika alde batera utzi nahi, historian barrena politika hori zehazteko sortu diren erakunde-formak baizik

Bilboko 15-M ez zen “eskaleen”, krisia jasaten dutenen edo sisteman baztertuta daudenen mugimendu bat izan.  Zenbait astez, maiatzean eta ekainean batez ere, Arriaga antzokiaren aurrean kanpatu zutenek 30 urte zituzten batez beste, unibertsitateko ikasketak eta lana zuten, baina, batez ere, aldaketak sortzeko gogo bizia zuten, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak egin duen ikerketaren arabera. Ikerketarako, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzako laguntza izan du.  Gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuorde Antonio Riverak, Gazteriako zuzendari Natxo Rodriguezek eta Deustuko Unibertsitateko ikerlari eta irakasleek Javier Arellanok, Iziar Basterretxeak eta Cristina de la Cruzek fenomeno horren azterketa eta ondorioak aurkeztu dituzte.

(STREAMING:Goizeko 10.00etatik 14.00etara, 153. gelan: Mintegia, 15 Meko mobilizazioen gaineko Gizarte Dinamikei buruzkoa)

 

Gazteen Euskal Behatokiaren laguntzarekin Bilboko 15-M fenomenoari buruz egindako ikerketa honek ondoko helburua du: mobilizazio horren gizarte dinamikak, parte-hartzaileen profila, sortzeko motibazioak eta hori eraikitzeko antolakuntza mekanismoak ulertzen laguntzea.   Gainera, helburuak argitu eta arrakastan eragina izan dituzten faktoreak, kanpokoak zein barnekoak, aztertu nahi izan dituzte.

Kontuan izanik oinarri politikoko herritarren mobilizazioei buruz egin diren ikerketa gehienak mobilizazio horiek gertatu ondoren burutu direla, 15-M mugimenduak aukera ezin hobea eman zuen  fenomeno hori gertatzen zen unean bertan aztertu ahal izateko eta, horrela bada, eragile nagusiengana heltzeko aukera izan zuten.  Gainera, gazteen sektore batek burutu zuenez mugimendua eta sare sozialak oso garrantzitsuak izan zirenez, oso elementu berria agertu zen eta sortzen ari diren gizarte protestarako eta politika egiteko beste modu batzuk ulertzeko aukera izango dugu.

Txostena, Arriagako kontzentrazioetan parte hartu zutenei egindako inkesta batzuetan, pertsona aktiboenei egindako sakoneko elkarrizketetan eta komunikabideetan agertutako informazioen azterketan oinarritu da.  Gainera, ikerketa ekipoak batzarretan, kontzentrazioetan eta manifestazioetan behatzaile moduan parte hartu du.

Profilak

Aurkakoa ematen badu ere, mobilizatu ziren pertsonen profila ez zetorren bat krisiaren eragin zuzena jasaten duten gazteekin, are gutxiago sistemaren aurka egiten zuten pertsona baztertuekin.  Bilbon mobilizatu ziren pertsonen adina 30 bat urtekoa zen, gehienak 20 eta 30 urte bitartekoak ziren, baina baziren beste pertsona zaharrago batzuk ere; prestakuntza maila handia zuten, Euskadiko batez bestekotik gorakoa, eta gehienek (% 58) lana zuten une horretan, nahiz eta langabetuen ehunekoa bataz bestekotik gorakoa izan.

Eta nahiz eta gehienek kalera ateratzeko nolabaiteko pasibotasun kutsuko arrazoia zuten (laguntzea, ikusmiratzea, kexatzea), mobilizazioaren arrazoien inguruko galderak agerian utzi du aldaketak sortzeko gogo bizia dutela.  Parte-hartzaile gehienek ez dute politika —publikoa dena kudeatzeko modua— alde batera utzi nahi, historian barrena politika hori zehazteko sortu diren erakunde-formak baizik.  Mobilizatutako pertsona gutxik parte hartzen zuten gizarte edo politika taldeetan, baina badirudi hauteskundeetan normaltasun osoz parte hartu zutela (baita batez bestekotik gora ere).

15-M-ren barne dinamikak

Kontzentrazioan arrakastak, kontzentrazio horien dinamika bera eta antolaketa taldea osatu zuten pertsonen portaera zehaztu zituen:

-      Emozioa eragile gisa:  denon haserrea eta besteekiko topaketa pertsonala balio nagusien bihurtu ziren.  Hunkiberatasun maila handiari esker, bertaratutako batzuek uste zuten guztiz berria zen zerbaitetan parte hartzen zutela.

-      Kontzentrazioaren antolaketa materiala:  kanpaldiaren kudeaketa parte-hartzailea, 15-M mugimenduak egiten zuen proposamen politikoaren laborategi eta metafora bihurtu zen, publikoa denaren beste kudeaketa bat lortzekoarena alegia.

-      Mobilizazioari gerora begira irtenbidea bilatzeko beharra:  metodo parte-hartzailea zela-eta hasieran zuten berotasuna desagertzen joan zen eta 15-M mugimenduaren helburuei buruzko eta esan behar zituzten eta esan behar ez zituzten gauzei buruzko tirabirak sortu ziren.

15-M-ren estrategiak

Halaber, ikerketaren arabera, 15-M mugimenduak garatu zituen estrategiek lau ezaugarri zituztela esan daiteke:

- Mugimendua, kontzentrazioen eta kanpaldien aurretiazko subjektuaren muturreko kasu bat da.  Gehienak banaka eta elkarrekiko helburu bat izan gabe heldu ziren eta kontzentrazioak sortu zuen behin-behineko subjektu kolektibo bat.

- Abian jarri zuten ondo definitutako eskaeren agenda bat eduki gabe eta eskaera horiek zein agintaritzari zuzendu behar ziren argi eduki gabe.  Ondoren soilik, mugimendua hausnarketa egiten hasi zen, bai arazoen diagnostikoari buruz, bai egin daitezkeen proposamenei buruz.

- Jarduera multzo argia izan du eta horri esker herritarrek mugimendu hori identifikatu ahal izan dute.

- Kontu handia izan du bere irudia zaintzeko, gizartearen gehiengoari erakargarri izateko.  Horrela bada, nahiz eta alderdi politikoekin, sindikatuekin eta finantza-botereekin hitzaldi kritikoa burutu, ez zuten sistemaren subertsioa eskatzen, sistema horren erreforma baizik; urratze maila txikitzen saiatu ziren, bortitzak ez zirela azpimarratzen zuten bitartean, beste sentsibilitate batzuetara irekita agertu ziren eta ukitu ludikoa zuten.

15-M eta ingurunearekiko elkarrekintza

Hasierako egunetan harritu gintuen 15-M mugimenduak jendeari dei egiteko gaitasun handia zuela, bereziki elkarte eta gizarte mugimenduei, ezin baitute modu horretan arreta deitu eta hainbeste jende mugiarazi. Hasiera batean, sistema politiko eta ekonomikoaren funtzionamenduarekin nolabaiteko lotura zuten erakundeak kritikatu zituzten.  Alderdi politikoak, enpresa handiak eta sindikatuak barne.  Baina kritikak gizarte antolakundeetara zabaldu ziren, aurrekontu publikoekiko mendetasun handia zutela esaten baitzuten, baita gizarte mugimenduetara ere, ekintzarik burutzen ez zutelako.

Baina ematen du maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan oso eragin txikia izan zuela mugimendu horrek.  Azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan, aldiz, alderdi txikiago batzuek gora egin zuten, baina ez du ematen boto aldaketa hori 15-M mugimenduarengatik gertatu zenik.

15-M-ren etorkizuna

Ez dakigu gerora begira nola garatuko den, baina badirudi mugimendu horrek lortu duela mobilizazio koordinaturako gaitasun handia sustatzea eta erakunde politikoen egoerari eta etorkizunari buruzko eztabaida sortu duela; erakunde horiek guztion interesetik aldentzen direla eta botere ekonomiko eta sozialekin ados jartzen direla dio. Mugimendu sozialak ere kritikatu ditu, ortodoxoegi direla eta askatasun gutxi dutela esan du. Sare sozialei dagokienez, gizarte ondoeza zehazteko katalizatzaileak direla eta parte-hartze politikorako askatasun eremu direla dio.  Laburbilduz, 15-M, politikari buruzko susmoak dituen politika egiteko modu bat da.

15-M mugimenduak zenbait hausnarketa eta erronka proposatu ditu, ondokoak, besteak beste:

- Beharrezkoak ditugu gardentasuna sustatuko dituzten erakunde-moduak, bai herritarrei kudeaketa publikoaren inguruko datuak eskuratzeko aukera emanez, bai aukerak hartzeko prozesuei dagokienez.

- Botere publikoen eta interes ekonomikoen artean autonomia handiagoa agerian utzi behar da.

- Beharrezkoak dira zenbait eragile sozial barne hartuko dituen politikak egiteko prozesuak.

- Mugimendu sozialek, eta baita alderdi politikoek eta sindikatuek ere, aztertu beharko dituzte gizarte parte-hartzea sustatzeko dituzten praktikak eta estrategiak.

 

26 iruzkin
  • @AkashaFree
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @pabloMP2P: La prueba definitiva de que el #15M es ETA: http://t.co/8IllE9fg #Valores15M

  • @LarreaMikel
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @pabloMP2P: La prueba definitiva de que el #15M es ETA: http://t.co/8IllE9fg #Valores15M

  • @cat_anon
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @pabloMP2P: La prueba definitiva de que el #15M es ETA: http://t.co/8IllE9fg #Valores15M

  • @tenak
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @pabloMP2P: La prueba definitiva de que el #15M es ETA: http://t.co/8IllE9fg #Valores15M

  • @Jopeteando
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @anarion321: #Valores15M Nada de perroflautas http://t.co/od6lP4Kh

  • @anarion321
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    #Valores15M Nada de perroflautas http://t.co/od6lP4Kh

  • @sarobace
    2012.eko otsailak 25

    Comentario de Twitter:
    El 15-M en Bilbao estuvo formado por personas con una media de edad de 30 anos, estudios universitarios, trabajo y... http://t.co/OxEDLdHy

  • @scoutfree
    2012.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @rluceno: Los perroflautas del #15M de #Bilbao eran así: http://t.co/nZk4waZ6 Vía @Irekia

  • @rluceno
    2012.eko otsailak 23

    Comentario de Twitter:
    Los perroflautas del #15M de #Bilbao eran así: http://t.co/nZk4waZ6 Vía @Irekia

  • @Goizi_
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @lamiquiz: En #Bilbao al menos, el #15M no son perroflautas: Estudios universitarios. Trabajan. http://t.co/FpOVKmeo | Un estudio de @deusto

  • @TeresaCasIr
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT "@lamiquiz: En #Bilbao al menos, el #15M no son perroflautas: Estudios universitarios. Trabajan. http://t.co/iojaRNlu Estudio de @deusto

  • @leiregaray
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @lamiquiz: En #Bilbao al menos, el #15M no son perroflautas: Estudios universitarios. Trabajan. http://t.co/FpOVKmeo | Un estudio de @deusto

  • @gemmarojo
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @lamiquiz: En #Bilbao al menos, el #15M no son perroflautas: Estudios universitarios. Trabajan. http://t.co/FpOVKmeo | Un estudio de @deusto

  • @lamiquiz
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    En #Bilbao al menos, el #15M no son perroflautas: Estudios universitarios. Trabajan. http://t.co/FpOVKmeo | Un estudio de @deusto

  • @robertom19
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @taguaro: El estudio sobre el @M15Mbizkaia realizado por U. Deusto: http://t.co/Z3lXq0OA #15mbio

  • @djdaviddc
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    El 15-M en Bilbao estuvo formado por personas con una media de edad de 30 anos, estudios universitarios y trabajo http://t.co/7OXSofHM

  • @diegodl
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    El 15-M en Bilbao. muy interesante el análisis #fb http://t.co/0fMKIJkx

  • @FCComValenciana
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT “@ebe:@juanlusanchez Perfil del 15-M-Bilbao,según @deusto: 30 años,licenciado,con trabajo y fuerte deseo de cambios http://t.co/4MclRoKq

  • @AfrikaWinslet
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    #15M Bilbao estuvo formado por personas d 30 anos, estudios universitarios, trabajo y un fuerte deseo d generar cambios http://t.co/ZrztYuFe

  • @oscarmedinah
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @taguaro: El estudio sobre el @M15Mbizkaia realizado por U. Deusto: http://t.co/Z3lXq0OA #15mbio

  • @redvamas
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @juanlusanchez #15M en Bilbao, según Deusto: media 30 años, licenciado, con trabajo y un fuerte deseo de cambios http://t.co/ZUcf4mV6

  • @ebe
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @juanlusanchez Perfil del 15-M en Bilbao, según Deusto:30 años, licenciado, con trabajo y fuerte deseo de cambios http://t.co/5tNusGBL

  • @txarliegarcia
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Muy flojo el informe sobre el 15M Bilbao: no analiza el presente, ni el futuro; ni entra en ideologías. http://t.co/WdhiMqey Poco útil...

  • @txarliegarcia
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Leyendo el informe sobre el 15M de Bilbao: http://t.co/WdhiMqey

  • @zenabid
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @taguaro: El estudio sobre el @M15Mbizkaia realizado por U. Deusto: http://t.co/Z3lXq0OA #15mbio

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)