Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Hezkuntza
qrcode

Euskadiko Lanbide Heziketaren lankidetza osasun alorrarekin

2024-03-13
  • Jokin Bildarratz sailburuak lagunduta, Gotzone Sagardui Osasun sailburua Tknikan izan da, Euskadiko Lanbide Heziketa osasun alorrean garatzen ari den berrikuntza eta ikerkuntza-proiektuak ezagutzeko
  • Euskadiko Lanbide Heziketa hainbat esparrutan lanean ari da, besteak beste, bioinprimaketan, elikagaien berrikuntzan, osasun pertsonalizatuan edo murgiltze-teknologiak osasunaren alorrean aplikatzen

Gotzone Sagardui Osasun sailburua, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin eta Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera, Tknikan izan da gaur arratsaldean, Euskadiko Lanbide Heziketaren Berrikuntza eta Ikerketa Aplikatuko Zentroan, Errenterian. Osasunaren esparruan, Euskadiko Lanbide Heziketan garatzen ari diren egitasmo ugariren berri izan du bertan, zentroko arduradunen eskutik.

Bisita horretan, zentroaren instalakuntzak ezagutzeaz gain, agerian geratu da Euskadiko Lanbide Heziketa eta Euskadiko osasun-organismo eta eragileen arteko lankidetza estu eta emankorra, besteak beste Osakidetzarekikoa eta BIOEFekikoa (Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa). Horren erakusle dugu, Covid-19 pandemiaren momentu larrienetan, Tknikaren koordinazioaren bidez Euskadiko Lanbide Heziketako zentroek erakutsitako inplikazioa, hain beharrezko eta urri ziren maskarak diseinatu eta fabrikatzeko, betiere osasun-agintarien lankidetzarekin. Era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren RIS3 Euskadi Estrategiaren barruan, Tknikak Osasuneko pilotajean parte hartzen du.

Osasun sailburuaren bisitaren ardatza, bereziki, Tknikako Biozientzia eta Jasangarritasun saila izan da. Bertako laborategietan lantzen diren esparruak dira bioinprimaketa, osasun pertsonalizatua, elikagaien berrikuntza, botika pertsonalizatuen inprimaketa edo osasun alorreko prestakuntzan murgiltze-teknologiak aplikatzea.

Elikagaien Bioteknologiaren laborategian –bisitatutako instalazioetako bat izan da hau–, Tknikak elikagaien berrikuntza arloko proiektuak garatzen ditu, zahartzaro berri baten testuingurura bideratutako elikagai formatu berritzaileak sortuz. Teknologia berriek, laborategi horretan ikusi ahal izan duten bezala, aukera eskaintzen dute askotariko ehundura edo koloreekin elikagaiak inprimatzeko, patologiaren bat duten pertsonentzat, adibidez, disfagia (irensteko zailtasuna) duen jendearentzat. Tknikako sail horretan, halaber, urratsak egiten ari dira hainbat elikagairi ezaugarri berriak gehitzeko, adibidez, proteina balio handiagoa jartzeko proteina-oinarri askotarikoak dituzten elikagaiei, haragiaz haratago (laborategian kultibatutako okela, intsektu oinarria duten elikagaiak…). Edo irin mota berriak, glutenik gabekoak, ezkur-irina kasu. Osasun-egoeraren arabera, pertsonen elikaduraren behar anitzei erantzuten dieten elikagai funtzional berriak dira.

Bioinprimaketa

Tknikako Biologia Zelularreko laborategian inprimaketak urrats handi bat egin du, eta, duela gutxi arte etorkizuneko gertakaritzat genuena, dagoeneko hemen da. Teknologia hori bioinprimaketa egitasmoetan lan egiteko erabiltzen da, alegia, giza-azala edo kartilagoa inprimatzeko. Pazientearen organismotik zelula-lagin bat hartzen da –aurrerago pertsona horrek baztertu ez dezan–, inkubagailuan kultibatu eta erreproduzitzen da. Bioinprimaketaren teknologiari esker, zelula horiek inprimagailuaren kartutxoa zeharkatuta ere bizirik jarraitzen dute. Modu horretan lortutako ehun biologikoa pertsona berberari txerta dakioke, adibidez, erredurak eta ultzerak sendatzeko. Etorkizunean, teknika horren garapenak organoak sortzeko aukera ere eskainiko du.

Osasun pertsonalizatuaren alor horretan, Tknikak bioinprimaketa erabiltzen du farmazia-produktuak egiteko ere; gaixo bakoitzaren organismora eta gaixotasunaren fase bakoitzera egokitutako medikamentu-dosia duten konprimatu edo pilulak inprimatzen ditu. Hau da, sendagai pertsonalizatuak egiteaz ari gara.

Osasunaren alorra alde batera utzi gabe, eta, behar diren profil profesionalen prestakuntzari dagokionez, Tknika eta Euskadiko Lanbide Heziketa lanean ari dira sektoreko enpresek eskatzen dituzten espezializazio-programak diseinatzen ere, Viralgen edo Bayer enpresekin egin den eran. Haien beharretara egokitutako profesionalak prestatzen dira, alor zehatzetarako, adibidez, terapia genikorako edo PCR tekniketarako.

Izan ere, gero eta enpresa gehiagok eskatzen dituzte Lanbide Heziketako profilak, Osasungintza lanbide-arlokoak, langile teknikoen euren beharrak asetzeko: laborategi klinikoak, laborategi biomedikoak, ingurumen-osasuneko enpresak, dietetikaren arlokoak edo osasun-larrialdietakoak, adibidez.

Ildo horretan, Sagardui sailburuak gogorarazi duenez, “gero eta gehiago dira medikuntzan paper garrantzitsua duten zientzia eta teknologiaren esparruak, profil profesional berriak gehituz”.

Etxebizitza adimenduna

Tknikan dagoen Etxebizitza Egokitu Adimendunean ere izan da Sagardui sailburua. Etxebizitza adimendu bat irudikatu dute bertan, eta bere filosofia eta xedea honela laburbil dezakegu: teknologiaren humanizazioa. Egun Euskadik duen erronka garrantzitsuenetariko bati erantzuteko ezinbesteko bilakatu dira teknologiak, alegia, gizartearen zahartzeari erantzuteko.

Espazio honek teknologia pertsonen, haien ongizatearen eta osasunaren zerbitzura jartzen du, non eta etxean. Etxebizitza horretako espazioetan (sukalde, egongela, logela, komun…), hainbat elementu jarri dira, esaterako, altzari adimendunak, sentsoredun zoruak –gerta daitezkeen erorketak detektatzeko–, Adimen Artifizialeko sistemak, domotika sistemak edo Irisbond teknologia. Azken horrekin pertsona batek, begien mugimenduarekin soilik, tablet edo ordenagailu bat kontrola dezake, eta horren bidez, aldi berean, ingurunearekin elkarreraginean egon: argiak itzali edo piztu, ateak ireki, pertsianak jaitsi eta halakoak, etxea monitorizatzen eta kudeatzen duen softwareari esker.

Behar bereziak dituzten pertsonen zerbitzura bezalaxe, Euskadiko Lanbide Heziketak ikasleen osasun alorreko prestakuntzaren zerbitzura ere jartzen du teknologia. Ingurune birtualak eta murgiltze-teknologiak erabiliz egiten du. 3D betaurrekoak jantzita, ikasleak laborategi batean edo istripu baten asistentzian “murgiltzen” dira, larrialdi-egoera baterako prestatzeko, ahalik eta modurik errealenean, benetako egoera baterako urratsa egin aurretik. Lanbide Heziketak ingurune birtualetan murgiltzeko baliabideak erabiltzen ditu ikasgelan, osasun-esparruko prestakuntzarako ere.

11 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @ZamoraArantza
    2024-03-26

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: Colaboración de la FP de Euskadi con el ámbito de la salud.
    https://t.co/loYEFFJ4uY vía @Irekia https://t.co/OtI03pPNyO

  • Argazkia SN Robot
    @Miriam_Aguado_
    2024-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: Euskadiko Lanbide Heziketaren lankidetza osasun alorrarekin.
    https://t.co/knsFYfH7Ch @Irekia https://t.co/YhxO4FYWjQ

  • Argazkia SN Robot
    @Not_Jotace
    2024-03-15

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: Colaboración de la FP de Euskadi con el ámbito de la salud.
    https://t.co/loYEFFJ4uY vía @Irekia https://t.co/OtI03pPNyO

  • Argazkia SN Robot
    @TPedroche
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: Colaboración de la FP de Euskadi con el ámbito de la salud.
    https://t.co/loYEFFJ4uY vía @Irekia https://t.co/OtI03pPNyO

  • Argazkia SN Robot
    @TPedroche
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: Euskadiko Lanbide Heziketaren lankidetza osasun alorrarekin.
    https://t.co/knsFYfH7Ch @Irekia https://t.co/YhxO4FYWjQ

  • Argazkia SN Robot
    @mbarriola1
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: Colaboración de la FP de Euskadi con el ámbito de la salud.
    https://t.co/loYEFFJ4uY vía @Irekia https://t.co/OtI03pPNyO

  • Argazkia SN Robot
    @ELIARRONA
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: Colaboración de la FP de Euskadi con el ámbito de la salud.
    https://t.co/loYEFFJ4uY vía @Irekia https://t.co/OtI03pPNyO

  • Argazkia SN Robot
    @jarevalo_FP
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: Colaboración de la FP de Euskadi con el ámbito de la salud.
    https://t.co/loYEFFJ4uY vía @Irekia https://t.co/OtI03pPNyO

  • Argazkia SN Robot
    @jarevalo_FP
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: Euskadiko Lanbide Heziketaren lankidetza osasun alorrarekin.
    https://t.co/knsFYfH7Ch @Irekia https://t.co/YhxO4FYWjQ

  • Argazkia SN Robot
    @aarranzcad
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Lanbide Heziketaren lankidetza osasun alorrarekin.
    https://t.co/knsFYfH7Ch @Irekia https://t.co/YhxO4FYWjQ

  • Argazkia SN Robot
    @aarranzcad
    2024-03-14

    Comentario de Twitter:
    Colaboración de la FP de Euskadi con el ámbito de la salud.
    https://t.co/loYEFFJ4uY vía @Irekia https://t.co/OtI03pPNyO

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak