qrcode

Arriolaren ustez, aldiriko trenen transferentziarekin “trenbideen arloan Euskadirentzat aro berri bat irekitzen da”

2024-03-12
  • Renfek ematen duen aldiriko zerbitzuaren kudeaketak “maniobrarako marjina handiagoa ematen du” autonomia-erkidegoan bidaiarien garraioa antolatzeko, adierazi du sailburuak

 

 

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak astearte honetan baloratu du Estatuko Gobernuak aldiriko zerbitzuak Eusko Jaurlaritzari transferitzea “trenbideen arloan Euskadirentzat aro berri bat” irekitzea dela. Atzo arratsaldean transferentzien batzorde mistoan aldiriko zerbitzurako edo Hezkuntza Sailaren eta Gizarte Politiketako Sailaren beste bi eskumenetarako lortutako akordioa berretsi ondoren, sailburua “oso pozik” agertu da transferentziarekin, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak Euskotrenen bidez kudeatzen dituenei aldiriko bost zerbitzu berri gehitzeaz gainera, “dauden distantzia ertaineko lineak aprobetxatzeko aukera emango digu, lehen ez dauden lekuan zerbitzu berriak sortzeko”.

Transferentziak ekarriko du Eusko Jaurlaritzak kudeatzea Renfek Euskadin ematen dituen zerbitzuak. Bizkaian, C1 linea (Bilbo-Barakaldo-Santurtzi´), C2 (Bilbo-Barakaldo-Muskiz) eta C3 (Bilbo-Laudio-Orduña), guztiak zabalera iberiarrekoak, eta C4 (Bilbo-Balmaseda), zabalera metrikokoa. Gipuzkoan, transferentziak barne hartzen du C1 linea (Irun-Donostia-Tolosa-Brinkola), zabalera iberiarrekoa.  

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu erregulazioa (besteak beste, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak eta arau-hausteengatik zehatzeko araubidea), trenbide-eskaintzaren planifikazioa, zerbitzu horien ikuskapena, koordinazioa eta kudeaketa (greben kasuan gutxieneko zerbitzuak finkatzea eta zerbitzuak emateko kontratazio-prozesuak barne) eta tarifak zehaztea.

Arriolak azpimarratu duenez, “bide luzea eta lan handia geratzen zaigu egiteko eskumena gauzatu aurretik”, besteak beste, lehendik dauden zerbitzuetan xehetasun batzuk doitzea eta zerbitzu berrien definizio “zehatza” egitea. Horretarako, transferentzia Estatuko eta Euskadiko Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta sei hilabetera asko jota Eusko Jaurlaritza Estatuaren posizioan subrogatzeko akordioa sinatuko da Estatuko administrazioak Renfe Bidaiariak operadorearekin duen kontratuan; kontratu hori 2027aren amaierara arte dago indarrean. Subrogazio akordioan eskualdatzearen data zehaztuko da.  

“Linea horien guztien kudeaketak maniobra-marjina handiagoa ematen digu Euskadin bidaiarien garraioa antolatzeko, eta garrantzi handiko urratsa da gure lurraldean aldiriko trenbideen mapa osatzeko”, nabarmendu du sailburuak. Zerbitzu berrien eskaintzari dagokionez, Arriolak zehaztu du Karrantzan (Bizkaia), eta Araian eta Manzanosen (Araba) sortuko direla.

Sailburuak balioetsi nahi izan du euskal administrazioaren eta Estatukoaren artean “lankidetza-giro leialean egin den hilabetetako lana, ahalik eta itunik onena lortzeko, herritarrentzat onuragarriena.”

Akordio ekonomikoak suposatzen du urtean 92,7 milioi euroko konpentsazioa Kupoaren bidez. Gainera, Adif-en bidez trenbide azpiegiturak hobetzeko inbertsio plan bat eta trenak berritzeko beste plan bat ditu barne. Europako zabalera estandarreko sareko zerbitzuak Gobernu zentralak kudeatuko ditu aurrerantzean ere, eta, era berean, interes orokorreko trenbide-azpiegitura, trenbide-enpresen lizentziak, interes orokorreko sarearen eta bertatik igarotzen diren zerbitzuen operazio-segurtasuna, trenbideko langileen prestakuntza eta gaikuntza-tituluak, istripuen ikerketa eta interes orokorreko sareko tasak arautzen eta gauzatzen jarraituko du.

Bestalde, akordioaren arabera, Bilboko Portura sartzeko Hegoaldeko Trenbide-Saihesbidea eraiki eta martxan jarri ondoren trenbide lineak eskualdatuko dira. Horretarako beharrezkoa izango da lehenengo linea horiek (Bilbo Abando Indalecio Prieto-Santurtzi, Desertu Barakaldo-Muskiz eta Bilbo Merkantziak-Santurtzi) interes orokorreko saretik kanpo uztea.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @geltokiabai
    2024-04-03

    Comentario de Twitter:
    ¿Una nueva etapa para Euskadi en materia ferroviaria?
    ¿Crear nuevos servicios allí donde no existen?
    Eso está muy bien. Pero todavía estaría mejor si se mantuvieran los servicios allá donde ya existen, y si se eliminarán barreras:
    https://t.co/rXDfi9SdXl
    https://t.co/KtsM0jhqKh

  • 2024-03-30

    ¿Crear nuevos servicios allí donde no existen? Eso está muy bien. Pero todavía estaría mejor si se mantuvieran los servicios allá donde ya existen.

    No es de recibo eliminar estaciones, ¡y menos en áreas degradadas!

    Altzola-Elgoibar es una de esas áreas, y el gobierno vasco no solo no quiere poner en marcha un proyecto que aprobó en 2012, sino que quiere expulsar a sus habitantes del servicio público de ferrocarril. Marginando y abocándolos a utilizar, si es que tienen, sus vehículos privados.

    Y esto lo hace un partido que se auto denomina "progresista".

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak