qrcode

Garamendik legegintzaldi honetan euskal enplegu publikoaren kalitatean izandako "jauzi kualitatiboa" nabarmendu du

2024-03-12
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak ziurtatu duenez, "ez dago grebarako arrazoirik; izan ere, sektore publikoko prekarietate edo pribatizazio salaketen aurrean, 3.700 plaza finkatzeko prozesuei ekin zaie, 5.000 lanpostu baino gehiago sortu dira eta 2023an 3.000 lanpostutik gorako LEPak deitu dira"
  • Etxebizitzaren Legeari jarritako errekurtsoari buruz galdetuta, Garamendik salatu du "Estatuko Gobernuak xehetasunetaraino sartu da, eta horrek Eusko Jaurlaritza Estatuko irizpideen gauzatzaile huts bezala uzten duela"
  • Transferentziei dagokienez, legegintzaldian "zortzi eskualdaketa adostu dira, baina itsasertzaren kudeaketa bezalako gaiak daude mahai gainean, eta beste batzuk aireportu eta portuekiko garraio sarea edo gizarte segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketari ekin behar zaie”

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik Onda Vascan egindako elkarrizketa batean nabarmendu duenez, "ez dago arrazoi objektiborik deitutako grebarako, legegintzaldi honetan jauzi kualitatiboa eman baita Euskadiko enplegu publikoaren kalitatean". Ildo horretan, gogorarazi nahi izan du Eusko Jaurlaritzak kontziliatzeko hainbat neurri eraman dituela negoziazio mahaietara, eta "sindikatuek planteamendu maximalistengatik baztertu dituzte”.

Sailburuak ukatu egin du enplegu publikoan prekarietatea dagoenik, "urte honen amaierarako Administrazio Orokorrean 3.700 lanposturen behin-behinekotasuna amaitzea ekarriko duten finkatze prozesuak jarri ditugu abian". Sindikatuek sektore publikoa pribatizatzea leporatuta, Garamendik gogorarazi du 5.000 plaza baino gehiago sortu direla eta 2023an 3.000 lanpostutik gorako enplegu publikorako eskaintza berriak argitaratu direla.

Soldata igoerari buruz galdetuta, sailburuak esan du "Eusko Jaurlaritzak beti bilatu duela erabakigunea Euskadin egotea, eta orain bide politiko baten aurrean gaude, ate hori irekita uzten duena", Sanchezen inbestidura akordioan aurreikusitakoaren harira, Kontzertuaren Batzorde Mistoan birjarpen tasak eta ordainsarien gehikuntzaren maximoak adosteko aukerari buruz.

Etxebizitza Legearen kontrako Errekurtsoa

Elkarrizketan zehar, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitzaren Estatuko Legeari jarritako errekurtsoari buruz hitz egiteko aukera ere izan du Garamendik. Zentzu horretan, nabarmendu nahi izan du "errekurtsoak ez dituela zalantzan jartzen Legeak eskain ditzakeen tresnak, baizik eta bere eskumenen inbasioa". Adibide gisa jarri nahi izan du tentsiopeko eremuak ezartzea jasotzen duen artikulua, eta honako hau adierazi du: "Estatuko Gobernuak legeak xehetasunetaraino egin ditu, eta autonomia erkidegoetako gobernuei ahalmena kendu die ratioak, espazioak edo udalen esku hartzea ezartzeko. Eusko Jaurlaritza estatuko irizpideen betearazle huts gisa utzi du".

Beste autonomia erkidego batzuek, Kataluniak, Madrilek edo Andaluziak, aurkeztutako beste errekurtso batzuk ere badaudela gogorarazi du, "Legearen alderdi gehiago ere errekurritzen dituzte, eta, beraz, baliteke alderdi juridikoaz haratago ñabardura politiko bat egotea, gurekin interpretazio akordiorik ez lortzeko".

Zortzi eskualdaketa legealdian zehar

Sailburuak balantze positiboa egin du azken egunetan lortutako transferentziei buruz, hau da, aldiriko trenbideei, atzerriko unibertsitate tituluen homologazioari eta migratzaileen harrerari buruz, eta legegintzaldi honetan zortzi eskualdaketa adostu direla nabarmendu du.

Hala ere, Garamendik ziurtatu duenez, "eskumen maila handiagoa lortzeko lanean jarraituko du", eta horretarako "dagoeneko proposamenak daude mahai gainean, hala nola Estatuari bidalitako bostak, besteak beste, itsasertzaren kudeaketa barne hartzen duena, baina beste eskualdaketa batzuk ere egin behar ditugu, gizarte segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketa edo aireportu eta portuekiko garraio-sarea".

2 iruzkin
  • Argazkia Maria Isabel
    2024-03-14

    Excelente aporte a nuestra comunidad, por todas las gestiones realizadas Gracias .
    Felicitaciones .....

  • Argazkia SN Robot
    @garamendiol
    2024-03-12

    Comentario de Twitter:
    ⬆️ Solo en el último año, hemos incrementado los salarios un 3,5%.

    👥 Las mesas de negociación siguen abiertas con múltiples propuestas, de cara a un nuevo convenio colectivo, a las que los sindicatos les han dado la espalda.

    🔍 Los datos son tozudos.

    https://t.co/5IFKCP15sB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak