Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman du emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerantz, kontratazio publikoan genero-ikuspegia txertatzea erraztuz
Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko, Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman du. Horretarako, datorren astearteko Gobernu Kontseiluak jarraibide bat onartuko du, EAEko kontratazio publikoan genero-ikuspegia eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako klausulak txertatzeari dagokionez duela urte batzuk hasitako bidea erraztu eta, ondorioz, indartu nahi duena.
Eskuliburu bat izatera iritsi gabe, jarraibide honek orientabideak eta jarraibideak eskaintzen ditu kasu bakoitzean kontratazio-organoek eta zuzendaritza sustatzaileek erreferentziako dokumentu bat izan dezaten, txertatze hori ahalbidetzeko. Dokumentu hori ez da berez helburu gisa planteatzen, baizik eta azken helburua lortzeko mekanismo edo bide gisa, hau da, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko mekanismo edo bide gisa.
Jarraibide honetan jasotako orientabideen xedea da martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bateginean kontratazio publikoari buruz xedatutakoa aplikatzea. Eta hori, genero-berdintasuna nazioarteko, Europako eta Estatuko araudietan finkatutako funtsezko printzipioa dela iritzita, non botere publikoek sustatu eta bermatzeko erantzukizuna duten. Estatuan zein autonomia-erkidegoan, kontratazio publikoan berdintasun-klausulak sartzera behartzen duten arau-esparruak ezarri dira, desberdintasunak ezabatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzeko.