Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa: "Enpresen lehiakortasunean aurrera egiteak emakumeen eta gizonen berdintasunarekin batera etorri behar du"

2024-03-08
  • Emakumeen Nazioarteko Egunean, sailburuak "Elkarrekin ahaldunduz, historia sortuz: kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago" jardunaldian parte hartu du, Kooperatiben Kontseiluak eta KONFEKOOPek antolatuta
  • Ekitaldian kooperatibismoaren eta feminismoaren historian lagundu duten emakume aitzindariak omendu dira

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak "Elkarrekin ahaldunduz, historia sortuz: kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago" jardunaldian parte hartu du gaur. Jardunaldia Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (KOOPERATIBEN KONTSEILUA) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP) antolatu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Gasteizko Suso Jauregian egindako ekitaldian, kooperatibismoaren eta feminismoaren historian lagundu duten emakume aitzindariei omenaldia egin zaie. Amaierako hitzaldian sailburuak gogorarazi duenez, "kooperatiben espiritua antolaketa demokratikoa eta parte-hartzailerena izan da beti, eta, testuinguru horretan, zentzu berezia hartzen du emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko beharrak". Melgosak adierazi duenez, "enpresen lehiakortasunean aurrera egitearekin batera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra lortu behar da esparru ekonomikoan", eta "emakumeek erabaki-postuetan berdintasunean parte hartzea, haien ekarpena ikusaraztea eta baloratzea, lana eta bizitza pertsonala uztartzea edo soldata-berdintasuna" bezalako erronkak gogorarazi ditu.

Melgosak adierazi duenez, "enpresen lehiakortasunean aurrera egitearekin batera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra lortu behar da esparru ekonomikoan", eta "emakumeek erabaki-postuetan berdintasunean parte hartzea, haien ekarpena ikusaraztea eta baloratzea, lana eta bizitza pertsonala uztartzea edo soldata-berdintasuna" bezalako erronkak gogorarazi ditu.

Euskadiko kooperatibismoa osatzen duten pertsonen erdia baino gehiago emakumeak dira ( % 53), eta hamar kooperatibatik lau emakumeak dira, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusi Belen Balerdik azaldu dituen datuen arabera. Kontseiluak eta Kooperatiben Euskal Konfederazioak Emakumearen Eguna ospatu dute Gasteizen, sektore horretan aitzindari izan diren emakumeei esker ona adierazteko. Jesusa Oregi Madariagak hasi zuen bide hori, 1910ean Soraluze-Placencia Kontsumo Kooperatiban lan egin zuenak.

Gainera, hirurogeiko hamarkadan lanean hasi ziren Itziar eta Lurdes Mujika Lasagabaster (Fagor Arrasate), Elena Arrieta Berezibar (Laboral Kutxa) eta Pilar Saiz Guix (ULMA) emakumeen testigantzak jaso dira. Senarrek lan egiteko baimena izan behar zuten eta "haiek baino hiruzpalau aldiz hobeak" izan behar zuten. Gaur egun, kooperatiba-munduan emakumeak dira nagusi sektore batzuetan, eta, oro har, bazkideen eta langileen % 53 dira. Erantzukizuneko karguetan ere aurrera egiten da, eta 10 kooperatibatik 4k emakume bat dute lehendakaritzan. Gainera, urtetik urtera berdintasun plan gehiago ezartzen ari dira euskal kooperatibetan, "balio handiko tresna", gogorarazi du Balerdik.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-08

    Comentario de Twitter:
    🟣 Jornada KONFEKOOP  'Empoderando juntas, creando historia: más #cooperativas, más igualdad'

    🗣️ Consejera #NereaMelgosa: “El avance competitivo de las empresas debe venir acompañado de la #igualdad de mujeres y hombres”

    #8M #M8

    👇
    https://t.co/cyqEL6pLTG

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-08

    Comentario de Twitter:
    🟣'Elkarrekin ahaldunduz, historia sortuz: #kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago', KONFEKOOP jardunaldia
    🗣️ Nerea Melgosa sailburua: "Enpresen lehiakortasunean aurrera egiteak emakumeen eta gizonen #berdintasuna-rekin batera etorri behar du"
    👇
    https://t.co/WvQvsd7heN https://t.co/7QV4Od9fgq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Belen Balerdi, Iñaki Nubla