UPV/EHUko prezio publikoen agindua 2023-2024. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluan ezartzen denaz bat, Agindua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, eta, bertan, etorkizuneko arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.
Bertan, ez da ekarpenik egin, eta, beraz, organo sustatzaileak Agindua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko du, eta testua prestatuko da, Hezkuntza Saileko sailburuak aldez aurretik onar dezan.
Era berean, laugarren matrikulen prezioa altuei buruz jasotako kexari dagokionez, berori erantzun zen eztabaida-fasean.