
Osakidetzak Berdintasunean parte hartzeko I. Foroa antolatu du, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta
- Datorren ostegunean, martxoaren 14an, egingo da, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, Gasteizen. Bertan, sexu-jazarpenaren aurkako protokoloa eta Berdintasun Planaren hedapena aurkeztuko dira
- Ostiral honetan, martxoak 8, erreferentziazko emakumeak panel more batean islatzera animatzen dituzte profesionalak eta erabiltzaileak
- Ekimen horien bitartez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egiten dute M8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egingo dute bihar, ostirala, martxoak 8, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin; hala, bat egingo dute Emakunderen, hiru foru aldundien eta EUDELen eskutik Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatzen duen "Zuetaz harro" kanpainarekin.
“Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da” esaldiarekin batera doan “Zuetaz harro” aurtengo leloak emakume adinduek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.
Esparru horretan, Osakidetzak Berdintasunean Parte Hartzeko I. Foroa antolatu du, " Osakidetzan, Berdintasuna Aurrera" lelopean. Foro hori datorren ostegunean, martxoaren 14an, egingo da, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren ekitaldi-aretoan, Gasteizen.
Topaketa horretan, sexu-jazarpenari aurre egiteko protokoloa eta Osakidetzako Berdintasun Plana hedatzeko kudeaketa-eredua aurkeztuko dira; halaber, erakunde sanitarioetan berdintasunaren arloan egiten ari diren ekintza nagusiak errepasatuko dira.
8M EKIMENAK: "Zeintzuk izan dira zure erreferenteak? Konta ezazu! "
Gainera, M8aren harira, eta aurtengo kanpainaren ildotik, Osasun Sailak eta Osakidetzak hainbat ekimen antolatu dituzte belaunaldien arteko harremanaren garrantzia, berdintasunaren aurrerapenean emakumeen ahalduntzeak duen funtsezko zeregina eta adineko emakumeen balorazioa aldarrikatzeko
Besteak beste, Osakidetzako profesionalak eta Osasun Saileko langileak gonbidatu ditugu, baita osasun-zentroetara joaten diren herritarrak ere, berdintasunaren arloan ditugun erreferenteei buruzko hausnarketa partekatzera, "Zeintzuk izan dira zure erreferenteak? Konta ezazu!" galderarekin zuzenean interpelatuz eta esaldiak, argazkiak, ebakinak eta abar ezartzeko espazio more bat eskainiz.
Gainera, ostiral honetarako, martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, dei egin zaie Osakidetzako profesionalei eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko eta Osasun Saileko langileei, eguerdiko 12etan egoitza bakoitzean berdintasunaren aldeko borroka babesteko antolatzen den familia-argazkian parte har dezaten.
-
2024-03-07
Comentario de Twitter:
🟣 Osakidetzak Berdintasunean parte hartzeko I. Foroa antolatu du, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta🟣 Osakidetza organiza el I. Foro de Participación en Igualdad con motivo del Día Internacional de las Mujeres
-
2024-03-07
Comentario de Twitter:
🟣 Osakidetzak Berdintasunean parte hartzeko I. Foroa antolatu du, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta🟣 Osakidetza organiza el I. Foro de Participación en Igualdad con motivo del Día Internacional de las Mujeres




