Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Euskadin akordioak bilatzen saiatuko da, “ziklo terrorista behin betiko ixteko eta memoria eta bizikidetza finkatzeko”

2012.eko otsailak 24

Eusko Jaurlaritzak, era berean, ekimen berriak aurkeztuko ditu “Euskadin bizitzen ari garen garai berriak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko”

Patxi López lehendakariak gaur iragarri du Eusko Legebiltzarrean esku-hartzea eskatuko duela eta bertan legebiltzarkide taldeei irailean aurkeztu zuen dekalogoko printzipioak “eguneratzen eta garatzen dituzten ekimenak” aurkeztuko dituela, “garai berriak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzeko, herrialde honetan ziklo terrorista behin betiko ixteko eta memoria eta bizikidetza finkatzeko”. Lehendakariak aste honetan Diputatuen Kongresuan ETAren amaierari buruz hartu den erabakiarekin jarraitu nahi du, “bide kolektibo eta konpartitu bat egiteko borondateak eta ahaleginak gehitzeko”. Horren harira, terrorismoaren amaieran “aurrera jarraitu ahal izateko formulak eta foroak zehazteko akordioak” lortzearen alde agertu da.

Eusko Legebiltzarraren kontrolerako osoko bilkuran lehendakariak Euskadik fiskalitate berri bat behar duela ere esan du. Legebiltzarrak atzo egin zuen bileran, EAJren eta PPren botoen ondorioz Eusko Legebiltzarrak ezin izan zuen Eusko Jaurlaritzak EAEko hiru lurraldeetan iruzur fiskalaren kontra borrokatzeko plan bat lantzearen aldeko erabakia hartu. Lehendakariak iragarri du PSE-EEk hiru lurraldeetako Biltzar eta Batzar Nagusietan aldundiei eskaera hirukoitz bat aurkeztuko duela: “iruzurraren kontra borrokatzeko, benetako harmonizazio fiskala lortzeko eta zerga-sistema aldatzeko baterako plan bat, zerga-sistema bidezkoagoa, zuzena eta nahikoa izan dadin” esan du.

 

 

Iruzkin bat
  • @osvalbuena
    2012.eko otsailak 24

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari buscara acuerdos que logren cerrar "definitivamente el ciclo terrorista y asentar memoria y convivencia" http://t.co/cf7D0HqY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)