Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Emakundek prestakuntza emango die farmazietako profesionalei indarkeria matxista kasuak antzematen laguntzeko

2024-03-06
  • EAEko 842 farmaziek biktimei laguntzeko 900 840 111 telefono-zenbakia duen mezu bat sartuko dute tiketetan
  • EAEko elkargo profesionalek prestakuntza eskatzen zuten indarkeria matxistaren zantzuak zituzten emakumeei nola lagundu jakiteko

Emakunde eta Euskal Herriko Farmazialarien Kontseilua elkarlanean arituko dira indarkeria matxistaren aurkako borrokan Euskadiko farmazietan informazio-, prebentzio- eta sentsibilizazio-jarduerak garatuz. Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Miguel Angel Gastelurrutia Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluko presidenteak gaur azaldu dutenez, lankidetzak 842 farmazietako profesionalei indarkeria matxista kasuak detektatzen laguntzeko prestakuntza ematea hartzen du barne, baita biktimei arreta emateko telefonoa banaketako tiketetan zabaltzea ere.

Elgarrestak azpimarratu duenez, farmazietako profesionalek prestakuntza hori eskatu zuten indarkeria matxistaren zantzuak dituzten emakumeei nola lagundu jakiteko. "Eskerrak eman nahi dizkiogu sektoreari indarkeriaren biktima izan daitezkeen emakumeei laguntzeko erakutsitako interesagatik eta borondateagatik", adierazi du Emakundeko zuzendariak, eta ekimen horrekin "farmaziak administrazio publikoek eskaintzen duten arreta-sistemara emakume biktima gehiago sartzeko ate" bihurtzen direla uste du.

Bihar prestakuntza-saio bat egingo da Arabako profesionalentzat, eta hurrengo bi asteetan Donostian eta Bilbon. "Euskadiko farmazialarientzat planifikatu den prestakuntzari esker, indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak identifikatzen ikasi ahal izango dugu, baita sintoma edo zeinuei erne egoten, seinale horien lekuko bagara nola jokatu eta, ondoren, jarduteko prozedura egokia garatu ere", adierazi du Miguel Angel Gastelurrutia Euskal Kontseiluko presidenteak.

Farmazien euskal sarea, bere banaketa geografikoagatik, indarkeria matxistako kasuak detektatzeko radar bihurtuko da, eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak zerbitzu hori eskertu nahi izan die sektoreko profesionalei, gaur ekimenaren aurkezpenera gerturatuz.

SATEVI telefonoa

Farmazia-bulegoetan lan egiten duten langileen trebakuntzaz gain, akordio honek aurreikusten duen beste ekintza bat SATEVIren telefonoa zabaltzea da, etxeko indarkeriaren edo sexuagatiko indarkeriaren biktima diren emakumeei informazioa eta arreta emateko zerbitzu espezializatua.

Oiane Zarate psikologoak eta 24 orduko arreta-zerbitzuko koordinatzaileak parte hartu du baita ere agerraldian. Azaldu duenez, biktimek deiaren arrastorik uzten ez duen arreta espezializatua aurkitzen dute SATEVIn, eta edozein zalantza edo komunikazio-premia duten emakumeak zerbitzuarekin harremanetan jartzera animatu ditu.

EAEko 842 farmaziek (438 Bizkaian, 288 Gipuzkoan eta 116 Araban) honako mezu hau zabalduko dute erosketa tiketetan: "Indarkeria matxista/Laguntzarik behar duzu?/Deitu 900-840111 telefonora". Farmazien kudeaketa-programek dagoeneko txertatu dituzte tiketa hori eratzeko behar diren garapenak. Horren bidez, telefono hau zabalduko da indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzat eta indarkeria-kasu baten lekuko izan daitezkeen pertsonentzat, hurbilekoentzat, senideentzat eta profesionalentzat. SATEVIren telefonoa doakoa da eta ez da agertzen telefono fakturan.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-07

    Comentario de Twitter:
    🟣 Emakundek farmazietako profesionalak prestatuko ditu #indarkeriamatxista-ko kasuak errazago detektatzeko

    🤝Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluarekiko akordioa, 842 farmaziak osatzen dutena
    👇
    https://t.co/HzO5CFXQug

    #Farmaziak #Prebentzioa #Prestakuntza

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-07

    Comentario de Twitter:
    🟣 #Emakunde formará a profesionales de las farmacias para facilitar la detección de casos de #violencia machista
    🤝Acuerdo con el Consejo de Farmacéuticos del País Vasco, del que forman parte 842 farmacias
    👇
    https://t.co/HzO5CFXQug

    #Farmacias #Formación #Prevención #Machista https://t.co/SX9FptXUu5

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)