Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa´k Hibridalabren “Emakume berritzaileak” topaketan parte hartu du

2024-03-05
  • Gasteizko unibertsitate-campusean
  • “Oraindik ere sektore batzuk oso maskulinizatuta daude, baina emakumeen gero eta parte-hartze handiagoari esker, administrazio publikotik aurrerapen handiak lortu dira”

VG 2024 03 05

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Hibridalab – Arabako Berrikuntza eta Sormen Zentroak tailer-topaketa bat antolatu du “Emakume berritzaileak” izenburupean. Emakumeek hainbat esparrutan izaten dituzten arazoak jorratzeko eta lantzeko tailer horretan Nerea Melgosa sailburuak esku hartu du, eta nabarmendu du “oraindik ere lan-sektore batzuk oso maskulinizatuta daude, baina emakumeen gero eta parte-hartze handiagoari esker, administrazio publikotik aurrerapen handiak lortu dira, baita lanaren eta kooperatiben munduan ere”.

“Aldaketa positibo hori –adierazi du Melgosak– euskal emakumeen gero eta ekintzailetza handiagoan nabari da, haien lidergoarekin eta parte-hartzearekin, eta berrikuntza teknologikoa ezaugarri duten enpresa-proiektuetan sektore ugari hartzen ditu, era horretara datozen belaunaldientzat erreferente bihurtuz, oztopoak eta estereotipoak hautsita”.

Tailerra Miren Martínek zuzendu du, eta bertan parte-hartzaileek egunerokotasunean aurre egin beharreko arazoak laburbildu dituzte: beirazko sabaia, mikromatxismoak, ahalegin bikoitza, begirune eskasa eta balioa egunero erakusteko beharra. Ondoren, sormen-metodologia bat aurkeztu da “diskurtso teorikoa errealitatera jaisteko” eta egoera horiek arintzeko planteamenduak egiteko.

Topaketaren amaieran, argazki batzuk atera dituzte parte-hartzaile bakoitzaren ondorio idatziarekin, eta unibertsitate-campuseko Hibridalab zentroaren hesiko horma-irudi batean eta plataforma digitaletan ikusi ahal izango dira martxo osoan zehar.

Hibridalab ikerketa eta sormen aplikaturako espazioa da, sareak konektatzeko eta sortzeko esperimentazioa eta sormen-prototipoak dituena. Arabako Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziarako Zentroak sektore ezberdinen arteko hibridazioa eta lankidetza ahalbidetzen ditu, lurraldeko gizarte- eta ekoizpen-sarea dibertsifikatu eta eraldatuko duten berrikuntza-proiektuak bultzatuz. Abiapuntua da berritzeko moduak berritu beharra; eragileek eta sektoreek elkarlanean jardutea; gizarte- eta ekoizpen-sarea dibertsifikatzea; eta gizartean kultura berritzailea sortzea ideietatik ekintzetara igarotzeko.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-05

    Comentario de Twitter:
    🔬 #NereaMelgosa sailburuak #Emakumeberritzaileak topaketan parte hartu du gaur arrtsaldean Gasteizko #unibertsitate -campusean
    👇
    https://t.co/dKt8DsTa7q

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-05

    Comentario de Twitter:
    #HIBRIDALAB

    🟣La consejera Nerea Melgosa participa en el encuentro #MujeresqueInnovan en el campus de la #EHU - #UPV 
    👇https://t.co/EK5xYyhPu1

    #mujer #ciencia #emakumea #zientzia https://t.co/yXMx7a5K9j

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miren Martín, Aiskoa Pérez, Laura MM