Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak baieztatu du Euskadik ekimen pribatu “fidagarri eta lehiakorrak” behar dituela  

2024-03-06
  • Iñigo Urkulluk egur industrializatua ekoizten espezializatuta dagoen Egoin Wood Group-en Legutioko fabrika berria bisitatu du
  • 25 milioi euroko inbertsio berriari esker, Europa hegoaldean zur kontralaminatua ekoizten duen talderik handiena izango da Egoin Wood Group 

Lehendakariak adierazi du Euskadik ekimen pribatu “fidagarri eta lehiakorrak” behar dituela, zerbitzu publikoak mantentzen laguntzeko, eta, adibide modura, Egoin Wood Group aipatu du, zeinaren Legutioko (Araba) fabrika berria bisitatu baitu gaur goizean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarekin batera.

Iñigo Urkulluk eta gainerako agintariek familia batean hasi zen enpresa honen instalazio berriak ezagutu dituzte. Enpresa honetan 25 milioi euroko inbertsioa egin berri dute, eta diru-ekarpen horri esker, enpresaren gaitasuna handitu egingo da, eta Europa hegoaldeko zur kontralaminatuko ekoizlerik handiena izango da.

Bisitaren ostean eskainitako agerraldian, Lehendakariak Egoin eta gisa horretako enpresen “jarrera” eta “ausardia” nabarmendu ditu, adierazi duenez, arriskuak hartzen dituzte, inbertitu egiten dute, eta hazten jarraitzeko urratsak ematen dituzte. Lehendakariaren arabera, Euskadik Egoinen gisako enpresak behar ditu, eta  “isilpeko txapeldunak” direla gaineratu du, izan ere, liderrak dira euren sektorean eta erreferentzia Europan, ez euren dimentsioarengatik, baizik eta berrikuntzan eta I+Gn duten gaitasunarengatik.

Egoini buruz, eta baso ustiaketa iraunkorretatik lortutako egur autoktonoaren aldeko euren apustuari helduta, Iñigo Urkulluk adierazi du egurraren sektoreak batzen eta behar berrietara egokitzen jakin duela.

“Gure basoak zaindu egin behar ditugu. Natura zaindu eta kontserbatzeko ezinbestekoa da baso kudeaketa kontuan hartzea, eta azken urteetako transformazioari esker gaurkoa bezalako emaitzak ikusten ditugu. Beste behin ere, kate bereko katebegi desberdinen arteko lankidetza daukagu esku artean”− adierazi die enpresa honetako arduradunei, era berean, lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egitera animatu ditu, horrela “enplegu aukera berriak” sortzen jarraitzeko.

 

3 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-03-08

    Produktibitatea murrizten bada eta kostuak handitzen badira, zaila da izan beharreko ekuazioa koadratzea, burbuilak sor daitezke gertaera orokortuak estropezu egin bezain laster, eta azkenean multzoa arrastaka eraman dezakete laguntza-sare egokirik gabe, neurtutako lankidetzatik lehiakortasunaren funtsa galdu gabe, araudia hautsi gabe.

  • Argazkia Xaver
    2024-03-08

    Si se reduce la productividad y aumentan los costes es difícil cuadrar la ecuación debe- haber, se pueden formar burbujas en cuanto hubiera tropiezos eventos generalizados pueden acabar arrastrando al conjunto sin una red de apoyo adecuada en su medida sin perder la esencia de la competitividad desde la colaboración medida sin infringir la normativa.

  • Argazkia Resu
    2024-03-06

    Buenas tardes Lehendakari, este tipo de instalaciones son muy importantes para la zona de Legutio pero, con todos mis respetos, creo también debería visitar, eso sí, sin previo aviso, las empresas del grupo OTUA, que se encuentran a escasos 2 o 3 kms en el polígono industrial de Goian, y compruebe las molestias y contaminación que se están produciendo para las ciudadanos y medio natural de la zona. Eskerrik asko

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)