Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Osasun Sailak GIB/HIESaren, C hepatitisaren eta sexu-transmisiozko infekzioen prebentzioan eta kontrolean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzako laguntzen deialdia egin du (Gobernu Bilera 2024-3-5)

2024-03-05

Osasun Sailak, beste urte batez, Euskadin GIB/HIESaren, C hepatitisaren edo sexu-transmisiozko infekzioen (STI) prebentzioan eta kontrolean lan egiten duten gizarte-ekimeneko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzen deialdia egin du. 300.00 euroko zenbatekoa izango da laguntzetarako. Gaur eman zaio Gobernu Kontseiluari Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuaren Agindu horren berri. 

Osasun Sailak, hartara, beste urte batez eutsiko dio erakunde horiek GIB/HIESaren, C hepatitisaren eta STIen arloan Euskadin egiten duten lanerako laguntzari, zeregin hori ezinbestekoa baita, administrazio publikoen ekintzarekin batera, infekzio horren transmisioa prebenitzeko eta birusa duten pertsonen egoera hobetzeko —arlo sozioekonomikoan zaurgarrienak diren kolektiboek izango dute lehentasuna—.

 Deialdi honetako laguntzen hartzaile izango dira: 

  1. Gizonekin sexua duten gizonei zuzendutako esku-hartzeko proiektuak, kolektibo horretan GIBak, C hepatitisak eta STIak duten garrantzi epidemiologikoa dela eta.
  2. GIBaren, C hepatitisaren eta STIaren inguruan zaurgarriak diren beste kolektibo batzuei zuzendutako proiektuak: immigratzaileak, drogak bide parenteraletik hartzen dituzten pertsonak, prostituzioan aritzen direnak eta, oro har, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak.
  3. C hepatitisaren, GIBaren eta sexu-transmisiozko infekzioen diagnostiko goiztiarrerako proiektuak.
  4. GIBarekin bizi diren pertsonei laguntza psikologikoa eta soziala emateko proiektuak. 

Eskaerak aurkezteko hilabeteko epea izango da, Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @NeptaliRojasDgu
    2024-03-05

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud convoca sus ayudas a ... https://t.co/eVo5Q6hMoC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko