Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko landa-garapenerako EREIN 2024 programa onartu du, 11,5 milioi euro baino gehiagokoa (Gobernu Bilera 2024-3-5)

2024-03-05
  • EREIN programa oinarrizko zerbitzuetarako inbertsioak laguntzen dituzten erakunde publikoei dago zuzenduta; oinarrizko zerbitzu horiek, besteak beste, landa-eremuetako azpiegiturak, ekipamenduak, edo horiek urbanizatzeko proiektuak dira
  • Era berean, Euskadiko landa‑ eta itsas‑eremua dinamizatzen duten jarduera berrien zein finkatuen antolaketa sustatzera bideratutako ekitaldi sozialak antolatzeko laguntzak onartu dira
  • Laguntza-programa biek helburu dute Euskadiko landako herritarren bizi-kalitatea mantendu eta hobetzea, eta, horretarako, bertako ekonomia garatzen laguntzea, enplegua sortuz eta inguruko turismoa bultzatuz 

Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiaren agindua onetsi du; horren bidez, 2023ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen (EREIN programa) deialdia iragartzen da.

EREIN laguntzek 11.657.920 euroko aurrekontu-zuzkidura dute, erakunde publikoentzat dira, eta helburu dute landa-eremuetako oinarrizko zerbitzuetarako inbertsioak sustatzea. Programa hori NPEren 2023-2027 aldirako Plan Estrategikoak biltzen dituen eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) batera finantzatzen dituen landa‑garapenerako 18 esku-hartzeen barruan dago.

Laguntzen onuradun izan daitezke toki-entitateak, hala nola udalerriak, kontzejuak eta udalerria baino beheragoko maila duten tokiko lurralde‑entitateak; udalerrien mankomunitateak; Arabako lurralde historikoko kuadrillak; tokiko sektore publiko instituzionala; edo Landa Garapenerako elkarteak, baldin eta toki-entitateek esku-hartze eremuaren onurarako proiektua abiaraztea eskuordetzen edo eskatzen badiete.

Laguntzen xedea da landako herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten azpiegitura eta ekipamenduak hornitzen laguntzea, herriak berreskuratzea, Euskadiko landa-eremuetan enplegua sortu eta turismoa sustatzea, Arreta Bereziko Eremu gisa (ABE) sailkatutakoetan, kalteberatasun-maila handiagokoetan, nahiz kalteberatasun txikiagoa duten KM2, KM3 eta KM4 mailetako landa-eremuetan. 

EREIN programak diruz lagun ditzakeen proiektuak

EREIN programak diruz lagun daitezkeen honako jarduera hauek hartzen ditu:

  • Ura, gasa eta energia elektrikoa hornitzeko oinarrizko azpiegiturak, baita energia berriztagarrien erabilera sustatzekoak ere.
  • Irisgarritasun-proiektuak eta erakundeak egokitzearekin lotutako azpiegiturak (lorategiak, argiak eta hiri-altzariak).
  • Turismoari lotutako zerbitzuetarako proiektuak eta azpiegiturak: interpretazio-zentroak/museoak eta turismo-bulegoak, mendi-bide eta bide homologatuak, autokarabanetarako aparkalekuak, etab.
  • Oinarrizko zerbitzuetarako (eguneko zentroak eta adinekoentzako egoitzak, haurreskolak eta farmaziak) eta aisialdia, kultura eta kirolarekin lotutako zerbitzuetarako proiektuak.
  • Industrialde txikiak urbanizatzeko proiektuak.

Ekitaldi sozialak antolatzeko laguntzak 

Euskadiko landa-eremuak sustatu eta garatzeko ildoan, Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak 2024. urtean zehar landa- eta itsas-eremuko ekitaldi sozialak egiteko laguntzen deialdia ere onetsi du gaur.

Laguntza horiek minimis araubidekoak dira, guztira 200.000 euroko zuzkidura dute, eta Euskadiko landa- edo itsas-eremuan ekitaldi sozialen sustatzaile gisa jarduten duten pertsona fisiko edo juridiko publiko zein pribatuek eska ditzakete. Laguntza horiekin emandako zenbatekoa ezingo da jardueraren kostuaren % 60 baino gehiago izan, eta gehienez 20.000 eurokoa izango da.

 

Deialdiaren bidez, landa- eta itsas-eremuan jarduera horiek finantzatzeko sektore publiko eta pribatuaren parte-hartzea sustatu nahi da, eremuan eragin ekonomiko positiboa sortzeko, ekitaldi berriak antolatzea bultzatuz eta arrakastatsuak izan direnak finkatuz.

2024an bakarrik garatutako ekitaldiak finantzatuko dira, zehazki, lehiaketak, jardunaldiak, eztabaidak, tailerrak, txapelketak, hitzaldiak eta erakusketak, musika‑ikuskizunak, antzerkia, dantza, bertsolaritza edo errezitalak, baldin eta eragin dinamizatzailea eta eremuan duen eragin positiboa nabarmentzen bada.

Eskabideak aurkezteko epea 

EREIN laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdiaren agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ekitaldi Sozialetarako laguntzen kasuan, epea aurrekontua agortzen den unean amaituko da, edo 2024ko azaroaren 15ean.

Agindua argitaratu ondoren, laguntza izapidetzeko jarraibideak biltzen dituen prozedurari buruzko informazio-fitxak (bertatik sar daiteke eskaera egiteko inprimakietara) honako esteka honetan eskura daitezke:

EREIN laguntzak:  https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/web01-tramite/eu/

Ekitaldi Sozialetarako laguntzak: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/web01-tramite/eu/

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @turi_app
    2024-03-10

    Comentario de Twitter:
    Con 11,5M€, @Gob_eus presenta el programa Erein con el objetivo de transformar el campo en Euskadi: más turismo rural y mejores servicios 🌿💼 https://t.co/t1BohPU7zl #DesarrolloRural #EuskadiSostenible https://t.co/l3Su5a66GA

  • Argazkia SN Robot
    @turi_app
    2024-03-06

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus lanza el programa Erein con 11,5M€ para impulsar el desarrollo rural en Euskadi e incentivar las Inversiones en servicios básicos y turismo rural 🚜🌳 https://t.co/t1BohPU7zl #DesarrolloRural #Euskadi https://t.co/dKA6CTQtQV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko