Gobernu Kontseiluaren adierazpena martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta (Gobernu Bilera 2024-3-5)
Martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapenerako eguna da; izan ere, aurrerapausoak eman diren arren, mundu guztian irauten du gizon eta emakumeen arteko egiturazko berdintasun ezak. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak benetako berdintasuna lortzeko lanean jarraitzeko konpromiso irmoa adierazi nahi du.
Helburu horrekin onartu berri dugu 2030erako Berdintasunerako Estrategia. Estrategia horren bidez, 2022an onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen aginduak egia bihurtzeko ibilbide-orri bat eskaintzen zaie Euskadiko erakunde publiko guztiei.
Hamaika helburu zehatz ezarri ditugu 2030erako, eta horien artean daude Genero Berdintasun Indize handiena duten Europako herrialdeen artean kokatzea, soldata-arrakala murriztea, EAEko administrazio publikoetako langile guztien oinarrizko prestakuntza bermatzea berdintasunean, edo EAEn babes-sistemaren barruan dauden emakumeen erailketa bakar bat ere ez egotea, besteak beste.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako une historiko garrantzitsu batean gaude, non berdintasunaren aurkako diskurtsoak azaleratzen ari diren. Genero-indarkeria eta berdintasun eza ukatzen dituzten korronte horien aurrean, Berdinaldia, Berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko Herri Ituna bultzatzen ari gara. Eta etorkizunari begira egiten dugu, gazteenei begira, emakumeen eskubideetan aurrera egitea bizkortu behar dugulako, hurrengo belaunaldia berdintasunarena izan dadin.
Martxoak 8an, nabarmendu nahi dugu, halaber, adineko hainbat emakumek berdintasunari eta beste emakume gazteago batzuen ahalduntzeari egin dioten ekarpen baliotsua. Gure esker ona adierazi nahi diegu, eta haietaz harro gaudela bere konpromisoagatik eta utzitako legatuagatik. Era berean, herritar guztiak animatzen ditugu konpromiso hori egunero publikoki adieraz dezaten, eta bereziki aurtengo martxoak 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
-
2024-03-08
Comentario de Twitter:
RT @BerdintasunEJGV: 🟣 Gobernu Kontseiluaren adierazpena martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta#Mart…

2024-03-06

2024-03-05

🟣 Gobernu Kontseiluaren adierazpena martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta#Martxoak8a, #EmakumeenNazioartekoEguna #BerdintasunerakoEstrategia #GeneroBerdintasun #Emakunde #Berdinaldia https://t.co/7DM7ka5HX6
-
2024-03-05
Comentario de Twitter:
🟣 Declaración del Consejo de Gobierno con motivo del 8 de marzo, Día Internacional de las Mujeres#8demarzo #DíaInternacionaldelasMujeres #EstrategiaparalaIgualdad #Emakunde #Berdinaldia #PactodePaísporlaIgualdad #Mujer