
Lehendakaria Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileraren buru izan da
Lehendakaria, Marian Elorza, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Gorka Álvarez, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak lagunduta, Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileraren buru izan da gaur eguerdian.
Lehendakaritzan egin den bileran 2024-2027 aldirako Erakunde Ekintzako Lau Urteko Plana onartu da eta 2024an garatuko diren proiektuak aurreratu dira.


