Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Gasteizko Udalak gizarte-laguntzen gaineko kontrola areagotu egingo dute

2012.eko otsailak 20

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Gasteizko Udalak gizarte-laguntzen gaineko kontrola areagotu egingo dute, hartzaileen artean izan litezkeen iruzurrak saihesteko eta espedienteen izapidetzea errazteko.

Javier Ramos Lanbideko zuzendari nagusiak eta Javier Maroto Gasteizko alkateak informazioa trukatzeko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazioa (EGOP) eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) modu eraginkorragoan kudeatze aldera.

Gasteizko Udalaren ohar batean jakinarazi denez, gizarte-laguntzen titularren eta onuradunen mugimenduen datuak Lanbideri emateko konpromisoa hartu du Udalak.

Bestalde, Arabako hiriburuan bizi diren eta laguntzak jasotzen dituztenen datuak emango dizkio Lanbidek Udalari.

Informazio horri esker arinago izapidetuko dira Gasteizko Udalaren gizarte-zerbitzuetan kudeatzen diren GLLen eskaerak, eskatzaileek ez dutelako Lanbidera jo beharko ziurtagiriak lortzeko.

Alkateak adierazi duenez, hitzarmenaren xedea baliabide publikoak hobeto kudeatzea eta iruzurra desagertzea da.

Haren iritziz, "bazuk" sistema erabiltzen ari dira, ez dagozkien baliabideak lortzeko, "eta hori iruzurra da".

Lanbideko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, enplegu-zerbitzuaren helburu nagusia gizarte laguntzen hartzaileen lan-aktibazioa da, baita "iruzurraren profesionalak sistematik ateratzea" ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)