Berriak Segurtasuna
qrcode

Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoen baliabide teknikoen eta defentsakoen erabilerari eta motari buruzko araudia onartu du (Gobernu Bilera 2024-3-5)

2024-03-05
  • Helburua da, udal-autonomia erabat errespetatzean oinarrituta, Euskadiko udaltzaingoen dotazioan homogeneotasuna lortzen joatea polizia-jardunaren koordinazioa eta eraginkortasuna hobetzeko
  • Udaltzaingoek urtebete izango dute agenteei material guztia hornitzeko, eta, gainera, material hori gizonek nahiz emakumeek baldintza berdinetan erabiltzeko egokituta egon beharko du

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoen armamentua eta bestelako baliabide teknikoak eta defentsakoak eta horien hornidura arautzeko dekretua. Arau berri hori Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen bosgarren aldaketaren 2019ko agindutik sortu zen, eta, zehazki, Euskadiko udaltzaingoen “uniformetasuna, armamentua eta ekipamendua” izenburua daraman artikulutik, honako hau adierazten baitu bigarren atalean: “Erregelamenduz zehaztutako armak, bitarteko tekniko-operatiboak eta babes-bitartekoak eramango dituzte Udaltzaingoko kidegoetako funtzionarioek”.

Alde horretatik, araudi berri honek Euskadiko udaltzaingoek erabili behar dituzten arma nahiz bestelako defentsako baliabide eta bitarteko tekniko motari eta horien erabilerari buruzko guztia arautuko du.  Helburua da aurrera egitea, udal-autonomia errespetatuta, Euskadiko udaltzaingoen dotazioan, baliabide pertsonaletan, material teknikoetan, uniformeetan, ibilgailuetan eta beste hainbat alderditan nolabaiteko homogeneotasuna lortzeko. Hori guztia, polizia-jardunaren koordinazioa eta eraginkortasuna hobetzeko.

Horrela, erregelamendu berriak zehazten ditu:

  • Polizia-ibilgailuak, material teknikoak eta eraman behar duten oinarrizko segurtasun-ekipamendua: suaren kontrako manta eta eskularruak, manta termikoa, su-itzalgailua, linternak, botikina, trafikoa seinaleztatzeko konoak, zinta balizatzailea, eskularruak eta maskarak, etab.
  • Oinarrizko ekipamendu motak, bai armak bai baliabide tekniko eta defentsako osagarriak: su-arma laburra, armaren zorroa, munizioa, balen kontrako polizia-babeserako txalekoa, eskuburdinak eta horien euskarria, defentsak, txilibitua, eskularruak, etab.
  • Egin beharreko kontserbazioa, zaintza, erregistroak eta segurtasun-neurriak.
  • Erabiltzeko oinarrizko irizpideak.
  • Agenteei armamentua erabiltzeko aukera kentzeko edo erretiratzeko prozedura.

Berdintasuna

Erregelamendu berriak ezartzen du toki-erakundeek, udaltzainei oinarrizko ekipamenduak hornitzeaz arduratzen diren erakunde gisa, bermatu behar dutela material guztia emakumeek eta gizonek berdin erabiltzeko egokituta egongo dela.

Armarik gabeko zerbitzuak

Dekretu berriak, Legeak bezala, aurreikusten du alkateek erabaki dezaketela polizia-zerbitzu jakin batzuk armarik gabe ematea. Eta bizitzarako edo osotasun fisikorako arrisku larririk ez dagoen zerbitzuetan bakarrik egin ahal izango dute. Horretarako, alkateak arrazoitu egin beharko du Udaltzaingoaren burutzak txostena egin ondoren.

Dekretuan aipatzen dira, adibide moduan, bulegoko lanak egitea, irakaskuntza-funtzioak betetzea, hitzaldiak ematea, ikastaroetara edo protokolo-ekitaldietara joatea, etab.

Luzamendua udal txikientzat

Araudi berriak bi luzamendu-aldi ezartzen ditu abian jartzeko:

  • Urtebeteko epea, dekretua indarrean sartzen denetik, toki-erakunde guztiek hornitu diezazkieten agenteei armak, munizioa, baliabide teknikoak eta defentsakoak, bai eta, besteak beste, bulegoetan segurtasuneko gune hotzak eta armategiak instalatu ditzaten ere.
  • 000 biztanletik beherako udalerrietan, luzamendua bost urtekoa izango da.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)