Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Ermua izango da Etorbizi, Berrikuntza Soziosanitarioko Euskal Fundazioaren egoitza

2012.eko otsailak 20

 

Ermua izango da Etorbizi-Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioaren egoitza. Fundazioa iaz sortu zen eta bere helburua da izaera soziosanitarioko ikerketa, garapen eta berrikuntza ekimenak bultzatu eta artikulatzea, zahartzetik, gaixotasun kronikoetatik, ezgaitasunetik edo menpekotasunetik sortutako egoerak prebenitzeko eta artatzeko. Ermuko Udalak eta Fundazioaren arduradunek hitzarmena sinatu dute gaur goizean Fundazioak bere egoitza gure herrian koka dezan. Hitzarmena Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburu den Gemma Zabaletak, Osasun eta Kontsumo Sailburu den Rafael Bengoak, herriko alkate Carlos Totorikak, eta Mondragon Corporacióneko Javier Sotilek, eta Lehendakaritzako Idazkari Orokorra den Manu Salinerok sinatu dute, Fundazioko presidente Fernando Fantova, MCko Inma Uzkudun eta herriko osasun zentroko zuzendari Jose Egido lekuko izan direlarik.

Jaurlaritzako Lehendakaritza da Fundazioaren sustatzailea, horren kide direlarik Osasun eta Kontsumo eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailek. Fundazioak aurten hiru milioi eta erdiko aurrekontua izango du proiektuak garatzeko, Manu Salinero Lehendakaritzako Idazkari Orokorrak esan duenez. Une honetan, Fundazioaren presidentzia Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburu den Gemma Zabaletaren eskuetan dago. Fundazioaren asmoa Euskal Herriko enpresa eta soziosanitario ehunetako kide aukeratu eta adierazgarriak gehitzen joatea da, nazioarteko lehen mailan egongo den eta Euskadi ezgaitasun edo menpekotasuna duten pertsonak atenditzeko eredu berritzaileen abangoardian bilakatzeko. Lan ildo horretan jada lanean diharduen eragileen artean Mondragon Corporacion dago, zeina Fundazioan integratuta dagoen.

Erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza, gizarte eta osasunaren ataletan zaintza eredu berriak landu eta horiei aurre egiteko

Berrikuntza eta ekintzailetzaren alde Ermuko Udalak egiten duen etengabeko apustua; Fundazioari berari laguntza eskainiz gizarte gaietako eta toki-garapeneko alorrek duten konpromisoa, Izarra eraikin berriaren baldintza ezin hobeak, abiadura handiko zuntz optikoko udal sarea, eta Erkideagoaren erdi-erdian Ermua egon izana, dira Fundazioak kontutan hartu dituen arrazoietako batzuk Bizkaiko herri honetan bere egoitza kokatzeko. Ermua Fundazioan txertatuko eta horretan baliabideak ipiniko ditu;" alor ezberdinetako langile taldeak eta horiek errealitateaz duten ezagutzak" Totorika alkateak esan duenez.

Ermuko udalak martxan ditu hainbat modernizazio, hobekuntza eta berrikuntza prozesu, udalerria bera bizitzeko erakargarri, ireki, kohesionatu, berdintsu eta parte hartzaileago izan dadin, Estrategia horren emaitza eta ondorioz, Zientzia eta Ikerketa Ministeriorengandik Zientzia eta Berrikuntza Hiriaren saria jaso zuen Ermuko Udalak 2011ko urtarrilean, estatuko beste 29 bederatzi hiriekin batera. Aipatu sare horri esker, Ermua Zientzia eta Berrkiuntza Hirien sarean dagoen, bertako kide izanik.

Gemma Zabaleta Sailburuak Fundazioaren eta Ermuko Udalaren elkarlanari esker "zahartzen goazen pertsonon ongizatea bermatzeko zerbitzuaren ikerketa eta teknologien erabilera indartu egiten dela" adierazi du. "Ezinbestekoa dugu zaintza eta atentzio kudeaketa berrien ikerketan jardutea. Erakunde pribatu ugarik horretan ari dira lanean. Fundazioaren asmoa ahalegin eta garapen guzti horiek norabide berberean bateratzea da, eraginkorragoak izan daitezen" azpimarratuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)