Eman odola!
qrcode

Elgoibarko Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraiz HUAra bideratuko dira gaurtik aurrera

2024-03-01
  • URAk kolektore zati batzuk eraiki ditu Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraizeko HUAra doan kolektore biltzailera konektatzeko
  • Jarduketak 610.831,70 euroko inbertsioa behar izan du, BEZa barne, eta  6 hilabetetan burutu dira obrak

Elgoibarko Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraizeko HUAra bideratuko dira gaurtik aurrera, URAk hondakin-ur horiek Apraizeko HUAra doan Debabarreneko Kolektore Nagusira konektatzeko kolektore zati batzuk eraiki ondoren.

Konexio horri esker, industrialdean sortutako hondakin-urak ez dira Kortazar errekastora isuriko, eta industrialdetik metro gutxira dagoen Apraizeko HUAn bideratuko dira, tratatzeko.

Jarduketa-eremua Elgoibarko udalerriaren iparraldean dago, San Antolin inguruan. Arriaga poligonoaren barruan, kolektore tarte berria eraiki da Ferrerías kalearen behealdean—bertatik igarotzen dira inguruko industrien urak biltzen dituen sarea— eta N-634 errepidearen eskuinaldean, Debarako noranzkoan, Kortazar errekastoaren gaineko pasabidearen eta Debabarreneko kolektore nagusiaren artean.

Jarduketaren aurrekontua 610.831,70 €-koa da, eta 6 hilabeteko obrak egin behar izan dira.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-03-02

    Komunerako dutxetako ur grisak ondo berrerabiltzea, ordainagiriak igotzeko joera duenean, gainera, harriaren azpiraino ere atera behar da baliabidea, puvliometria eskuzabala ez denean eta soberakinak alferrik galdu aurretik arro desberdinen arteko elkartasun-printzipioa aplikatu behar denean.

  • Argazkia Xaver
    2024-03-02

    Bien reutilización aguas grises de duchas para el inodoro cuando además el recibo tiende a subir hay que sacar recurso hasta debajo de la piedra cuando haya zonas la puvliometría no sea generosa y hubiera que aplicar el principio de solidaridad entre distintas cuencas antes de desaprovechar excedentes.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak