Berriak Segurtasuna
qrcode

Euskadiko udalek martxoaren 8a baino lehen izendatuko dituzte hauteskunde-kanpainan zehar alderdi politikoei utziko dizkieten gune publikoak

2024-03-01
  • Hauteskundeetarako erabiliko diren guneak planifikatzeak aukera ematen du hautagai-zerrenda guztientzat agertoki ordenatu eta irisgarria mantentzeko, hauteskundeetara aurkezten diren aukera politiko guztientzat kanpaina ekitatiboa sustatuz

Euskadiko udalak eta Hauteskunde Batzordea koordinatuta ari dira lanean, egun hauetan alderdi politikoen eskura, hauteskunde-gune gisa eta kanpainak irauten duen 15 egunetan ekitaldiak egiteko, jarriko dituzten gune publikoak identifikatu eta zehazteko. Helburua hauteskunde-prozesuaren garapen egokia eta gardentasuna bermatzea da. Berez, hauteskunde-guneak behar bezala planifikatzeak hautagai-zerrenda guztientzat hauteskunde-agertoki ordenatua eta irisgarria mantentzeko aukera ematen du, eta, modu horretan, apirilaren 21ean, igandean, hauteskundeetara aurkeztuko diren aukera politiko guztientzat kanpaina ekitatiboa sustatzen da.

Udalek martxoaren 8ra arteko epea dute gune horiek zein izango diren Hauteskunde Batzordeari jakinarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak