Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosak adierazi duenez “egia eta memoria demokratikoa dira, gaur egun, martxoaren 3ko biktimen aitortzarik onena”

2024-03-03
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak uste du ‘Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa’ sortzeak erakusten duela borondate politikoa beti irmoa izan dela
  • “Lau zutabe (egia, oroimen demokratikoa, giza eskubideak eta biktimak erdigunean jartzea) oinarri izango dituen memoriagune-proiektu batean lan egitea geratzen zaigu orain”

Gasteiz, 2024/03/03

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur adierazi duenez, “egia eta memoria demokratikoa dira biktimen aitortzarik onena”. Adierazpen horiek Zaramagan egin den martxoaren 3ko gertakarietako biktimen omenaldian egin ditu. Martxoaren 3aren Plazan egindako lore-eskaintzarekin, sailburuak Gasteizko hiriburuan 1976an izandako gertakarien bost biktimak izan ditu gogoan: José Castillo García, Bienvenido Pereda Moral, Romualdo Barroso Chaparro, Francisco Aznar Clemente eta Pedro María Martínez Ocio.

Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa sortu ondoren, sailburuak aditzera eman duenez, “etorkizuneko Martxoak 3 Memoriaguneak gasteiztarren artean oso sentitua den nahiari erantzuten dio”, eta “erakundeek, gotzaingoak biktimek eta gizarte-ekimenak partekatutako proiektua da”. Melgosak esan duenaren arabera, “Fundazioa sortzeak erakusten du borondate politikoa beti irmoa izan dela”.

 “Lau zutabe (egia, oroimen demokratikoa, giza eskubideak eta biktimak erdigunean jartzea) oinarri izango dituen memoriagune-proiektu batean lan egitea geratzen zaigu orain” adierazi du.

Melgosa sailburuarekin batera izan dira, besteak beste, José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea eta Miren Aintzane Ezenarro Egurbide, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria - Gogora.

1976ko martxoaren 3ko data iltzatuta dago Gasteizen eta gasteiztarren memorian, esaterako Nerea Melgosa sailburuaren beraren memorian —1976ko martxoan 5 urte zituen—.

Gasteizko gertakari gisa ezagutzen direnak Francisco Franco diktadorea hil eta hilabete gutxira gertatu ziren. 1976ko martxoaren 3an greba-deialdia egin zen, eta milaka langile bildu ziren Zaramaga auzoko Asisko San Frantzisko elizaren inguruan, bertan asanblada egiteko asmoz. Arratsaldeko bostak inguru, ordea, Polizia Armatuak tenplua hustu zuen. Horretarako, gas negar-eragileak bota zituen elizaren barrualdera, eta izua eragin zuen. Jendea elizatik irteten zenean su errealarekin tiro egin eta gomazko pilotak jaurti zituzten.

Ehundako zauritu izan ziren eta bost hildako: José Castillo García, Bienvenido Pereda Moral, Romualdo Barroso Chaparro, Francisco Aznar Clemente eta Pedro María Martínez Ocio, 17 eta 32 urte bitartekoak.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-03

    Comentario de Twitter:
    💐“Egia eta memoria demokratikoa dira, gaur egun, martxoaren 3ko biktimen aitortzarik onena”
    🗣️ #NereaMelgosa sailburuak gaur Zaramagako omenaldian

    👇
     https://t.co/mB1s9blLFL

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-03-03

    Comentario de Twitter:
    💐 “La verdad y la memoria democrática son hoy el mejor reconocimiento a las víctimas del 3 de Marzo"
    🗣️La consejera Nerea Melgosa hoy, tras la ofrenda floral en #Zaramaga
    👇
    https://t.co/H6pYDPVBgp

    #Memoria #GOGORA #3demarzo #martxoak3 https://t.co/ZyWAAc8kbB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)