qrcode

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak immigrazioaren arloko funtzioak eta zerbitzuak Euskadira transferitzea adostu dute

2024-02-28
  • Akordioak autonomia fasean dauden nazioarteko babesaren onuradunen harrera prozesuaren kudeaketa integralaren garapena jasotzen du, Euskadiren alde
  • Horrela, Eusko Jaurlaritzak ahalbidetuko du hezkuntza sisteman, etxebizitzan edo lan merkatuan sartzea
  • Transferentzien Batzorde Mistoak datozen egunetan berretsiko du akordioa

Gaur Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordio bat lortu dute immigrazioaren arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskadira eskualdatzeko, nazioarteko babeseko harrera sistemaren autonomia fasean. Transferentzia horren bidez, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen du errefuxiatuen edo asilatuen harrera prozesuaren kudeaketa integralaren garapena. Akordioa Transferentzien Batzorde Mistoak berretsi beharko du datozen egunetan.

Nazioarteko babeseko harrera lortu duten pertsonen autonomia faseak, gehienez sei hilabetekoa, enplegua lortzeko laguntza emango zaie, etxebizitza bilatzeko laguntza eta gizarteratzeko jarduerak emango zaizkie. Azken batean, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez kudeatutako gizarteratzeko ibilbide oso bat egiten lagunduko zaie pertsona horiei.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik, akordioa lortu duen saileko burua, adierazi duenez eskualdaketa honek "balioetsi egiten ditu harrera sistematik haratago doazen politika publikoak. Horren adibide bat joan den astean itxitako beste transferentzia baten dugu: atzerriko titulazioak homologatzeko programei lehentasuna ematea, langile kualifikatuen eskari handiaren testuingurua ere kontuan hartuta."

Transferentzia hau ez da asilo prozedurei buruzkoa, Estatuak kudeatzen baititu oraindik ere. Errefuxiatuentzako harrera zentroen kudeaketa ere ez du bere gain hartzen. Nazioarteko babesaren onuradunak hartzeko eta integratzeko sistema da, orain arte Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak kudeatua.

Euskadik eskumen garrantzitsuak ditu hainbat sektore eremutan, nazioarteko babesaren onuradunentzako prestazioak bermatzen dituztenak. Urte asko daramatza lan horiek modu naturalean egiten. Eskumen esparru horri esker, hainbat zerbitzu publiko eta prestazio bermatu ahal izan ditu, nazioarteko babes horren onuradunek eskura ditzaketenak. Transferentzia honek gizarte laguntzako programak areagotzea eta integrazioa bultzatzea ekarriko du.

Balorazio ekonomikoa Ekonomia Itunaren metodologia erabiliz egin da; horrela, eskualdatzeari lotutako Estatu mailako urteko kostu osoa 2,4 milioi eurokoa izango litzateke.

Telematikoki egindako bileran parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko saila,  Ekonomia eta Ogasun Saila eta Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikako Saila.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2024-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @garamendiol: https://t.co/AY8Ej0Kw3N

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2024-02-28

    Comentario de Twitter:
    RT @garamendiol: https://t.co/WdGmdbPqbY

  • Argazkia SN Robot
    @garamendiol
    2024-02-28
  • Argazkia SN Robot
    @garamendiol
    2024-02-28
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak