Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 48. urteurreneko ekitaldietan

2024-02-27
  • Salburuako gizarte-etxean, Gasteizen

VG 27 02 2024

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 48. urteurrenean izan da gaur arratsaldean. Gasteizen, Salburuako gizarte-etxean, ekitaldi kultural bat egin da, musika, olerkien errezitaldia, ipuin eta dantza tradizionalen kontaketa eta guzti.

Arratsaldeko lauretatik aurrera, Afanis Arabako SEAD´eko lagunen elkarteak eta beste erakunde saharar batzuek antolatuta, hainbat ekitaldi izan dira Sahara atlantikoko herritarrek bizi duten egoeraren berri emateko. Antolatzaileek zehaztu dutenez, "herritar gehienak Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetan bizi dira. Beste saharar kopuru handi bat Marokok okupatutako lurraldeetan bizi da, Espainiako estatuak 1975era arte okupatutako lurraldean. Eta asko munduko hainbat herrialdetan bizi dira ".

"Gaur egun, gatazkaren egoera zaila da, behin betiko konponbidea bilatzeko aurrerapausorik ez dagoelako. Saharar errefuxiatuen egoera larrialdia da. Krisi ekonomikoko urteek kanpamenduekiko lankidetzan eragin dute. Gaur egun, premiazkoa da errefuxiatuei laguntzea, oinarrizkoari dagokionez: elikadura, osasuna eta hezkuntza ".

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-27

    Comentario de Twitter:
    🇪🇭 La consejera Nerea Melgosa ha asistido esta tarde a los actos de celebración del 48 aniversario de la proclamación de la República Árabe Saharaui Democrática que se ha celebrado en Gasteiz 

    👇
    https://t.co/bbPXAzvkfT

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-27

    Comentario de Twitter:
    🇪🇭 #NereaMelgosa sailburua Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 48. urteurreneko ekitaldietan gaur Gasteizen

    #SaharakoErrepublika #RepublicaSaharaui #Sahara 

    👇
    https://t.co/DvnfKNiNCZ https://t.co/dKnNJPQ8YT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)