Nola zaindu diabetesa
Berriak Kultura
qrcode

Euskadiko Artxibo Historikoak, Getxon aurkitu den errege-familiaren argazki bilduma dohaintzan jaso du

2012-02-20

Guillermo Uribe idazle eta argazkilariak ustekabean edukiontzi batean ehun bat irudi aurkitu zituen iazko abenduan

Eusko Jaurlaritza, ofizialki Espainiako errege-familiaren argazki bilduren jabea jada. Argazki horiek iazko abenduan Getxoko birziklatze-edukiontzi batean aurkitu zituzten. Guillermo Uribe idazle eta argazkilariak ustekabean aurkitu zituen eta irudi horiek Eusko Jaurlaritzari eman dizkio. Oraindik aurrera Irargik, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak, kudeatuko ditu.

Espainiako errege-familiaren 101 irudi dira, XIX. mende amaieratik XX. mende erdira egindakoak; Borboikoen gorteko une garrantzitsu batzuk islatzen dituzte, ezkontzak eta familiaren argazkiak, Euskadin igarotako udetako argazkiak, jaietakoak, etab.  Bilduman ondoko argazkiak daude, besteak beste: Maria Kristina Habsburgo-Lorenako erreginari, Alfontso XII.aren bigarren emazteari, egindako zenbait argazki -Donostian seme-alabekin igaro baitzituen udak 1893 eta 1928 urte bitartean-; Alfontso XIII.a erregea Gipuzkoako hiriburuan senide eta adiskide batzuekin;  Victoria Eugenia Battebergekoa -emaztea eta gaur egungo Juan Karlos I.aren amona-, Alfontso eta Jaime semeekin; Juan Borboiaren Erromako ezkontzaren argazkiak, edo egungo Espainiako erregea eta anaia-arrebak Suitzan 1943. urtean.

Argazki asko Getxoko itsas klubean egindako dantzaldi batekoak dira. Dantzaldi horretara Juan Karlos joan zen, orduan ezkongabea eta printzea zen.  Argazki horietako batzuk oso kalitate handikoak dira, beraz, jatorrizko negatiboen kopia zuzenak izan daitezke. Gainera, argazki askotan Bilboko, Donostiako eta baita Madrilgo establezimendu batzuetako zigiluak agertzen dira; horrek esan nahi du saltzeko argazkiak omen zirela.

Aurkitu ondoren, Guillermo Uribek esan zuen bilduma hori XX. mendearen lehen erdialdearen historiaren lekuko garrantzitsua dela eta artxibo publiko batean historia ikertzeko erabil dezatela nahi duela.  Horregatik, eta lagapena burutu ondoren, Irargi egokiena dela erabaki da, Euskadiko Artxibo Historikoaren funtzioak egiten baititu.  Gainera, etengabe zainduko duen funts hori, instalazioetan dituzten antzeko beste batzuekin batera jarriko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan