Berriak
qrcode

Prezipitazioen ondorioz gainezka egin dute Kadagua, Deba, Urola, Oria, Urumea eta Zadorra ibaien arroek

2024-02-27
  • Oriako arroan, Lasarteren arroko Oriako estazioa maila gorrira iritsi da 10:00ak aldera
  • Prezipitazio iraunkorren ondorioz errepide ugari itxi dira hiru lurralde historikoetan
  • Eusko Jaurlaritzak bart gauean aktibatu du Euskadiko Uholde Arriskuagatiko Larrialdietako Plan Berezia alerta fasean

Atzo eguerditik Euskadi jasaten ari den prezipitazio iraunkorrek ibai batzuk gainezka egitea eta lurraldeko errepide batzuk ixtea eragin dute. Zehazki, Lasarteren arroko Oriako estazioa maila gorrira iritsi da, eta Kadagua, Deba, Urola, Urumea eta Zadorra ibaien arroak maila laranjan daude. Errepideei dagokienez, zirkulaziorako itxita daude Arabako eta Gipuzkoako bide batzuk.  

Iragarpenen arabera, eguerditik aurrera atertzen hasiko du, Bizkaiko eta Arabako mendebaldetik hasita, baina Gipuzkoa barnealdean arratsaldeko lehenengo orduak arte jarraituko dute prezipitazioek.

ARROEN EGOERA (UR-EMARIA NEURTZEKO ESTAZIOAK)

  • Kadagua
    • Ordunteko urtegia  – Laranja
    • Balmaseda – Horia egonkor
    • Aranguren – Laranja egonkor
    • Sodupe Herrerias – Horia (laranjatik irten berria) jaisten
  • Deba
    • San Prudentzio – Laranja igotzen
    • Altzola – Laranja igotzen
  • Urola
    • Matxinbenta – Horiaren mugan – Laranja egonkor
    • Ibaieder – Laranja igotzen
    • Aizarnazabal – Laranja igotzen
  • Oria
    • Lasarte GORRIRA iristen
    • Alegia – Laranja igotzen
    • Andoain – Laranja igotzen
    • Belauntza – Horia
    • Ameraun – Horia
  • Urumea
    • Ereñozu – Laranja igotzen
    • Añarbe – Horia egonkor
  • Zadorra
    • Etura – Laranjara iristen
    • Ozaeta – Laranja, motel igotzen
    • Abetxuko – Laranja, motel igotzen

ERREPIDE MOZKETAK

  • UNE HAUETAN ITXITA
    • Antzuola – A-636 (Beasain-Bergara autobidea, Beasainerako noranzkoa), lur-jausiagatik itxita. Trafikoa Deskargako bide zaharretik.
    • Erriberagoitia – A-3310, Mimbredo parean. Ibaiak gainezka egin du, zenbait tokitan 1.5 m-ko sakonera.
    • Gasteiz – A-3302, bi puntutan, gainezkatzeagatik
    • Estaorrena eta Martioda artean
    • Billoda parean
    • Donostia – Aliriko zubitik Zubietarako sarrera itxita (Lasarteko Estazioa gorrira iristeko puntuan)
  • GAUEAN ITXITA ETA JADA IREKITA:
    • BI-3344 Zaldibarren (Eibarko Unibertsitatearen ondoan, arbola erorita)
    • GI-2135, Leaburu parean, arbola erori delako

PLANAK AKTIBATUTA

  • Euskadiko Uholde Plana alerta-fasean
  • Trafiko Zuzendaritzaren Neguko Bidezaintza Plana, jarraipen- eta informazio-fasean
  • Gasteiz, larrialdi-fasea, 1. egoera operatiboa (07:40)
  • Getxo – 0 egoera operatiboa (atzoko 12:40)
  • Balmaseda (atzoko 19:35)
  • Araba – Bidezaintzako Programa Operatiboa, larrialdian (09:00)

ABISUAK GARAJE ETA ETXEBIZITZA BATZUETAN URA SARTU DELAKO:

  • Vitoria-Gasteiz
  • Zalla
  • Azpeitia
  • Abadiño
  • Laudio
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)