Eman odola!
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Jaurlaritzak Busturialdea-Urdaibai eskualderako Plan Estrategikoa egitea onartu du eskualdearen garapen sozioekonomikoa sustatzeko

2024-02-27
  • Itunpeko ikastetxeetan inbertsioak finantzatzeko 24 milioi euroko zenbatekoa duen dirulaguntza deialdia onartu du gaur Gobernu Kontseiluak

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan.  

BUSTURIALDEA-URDAIBAI ESKUALDERAKO ERAKUNDEEN ARTEKO PLAN ESTRATEGIKOA

Lehenik eta behin, bozeramaileak azaldu du, Lehendakariak eta Bizkaiko ahaldun nagusiak duela hilabete izandako bileraren ondoren aurreratu zen bezala, Jaurlaritzak Busturialdea-Urdaibai eskualderako erakundeen arteko Plan Estrategikoa egitea onartu duela gaur goizean, Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu Programaren bidez bultzatutako Lehentasunezko Jarduera Eremuetan (ZAP) orain arte garatu diren bost eremuen eredu bera jarraituz. Kontuan izanda eremu berezia dela, Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra hartzen duen heinean eta azken urteotan sortu diren zailtasunek arriskuan jarri dutela inguruko ekonomia- eta industria-sare berezia eraldatzea, enpresa-proiektu berriak garatzea eta lanpostu berriak sortzea, bost eremutan neurriak hartzea planteatuko du plan estrategikoak: Jarduera ekonomikoa, prestakuntza eta enplegua/Hiri-eraldaketa eta berroneratzea/Kultura eta turismo iraunkorra/Mugikortasuna eta ingurumena eta Oinarrizko azpiegiturak, adibidez, hornidura, saneamendua edo lurzoruak berreskuratzea. Plana prestatu ondoren, eskualdeko eragile sozial eta ekonomiko nagusiekin partekatutako hausnarketa eta diagnostikotik abiatuta, Legebiltzarrera bidaliko da, planteatutako proposamenen jarraipena egin dezan.

24 MILIOI EUROKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA ITUNPEKO IKASTETXEETAN INBERTSIOAK EGITEKO

Hezkuntza Sailak proposatuta, Gobernuak titularitatez kooperatiba edo fundazio diren itunpeko ikastetxeetako inbertsioak finantzatzeko dirulaguntzak deitzen dituen agindua onartu du gaurkoan. HEZKOOP-2024 izena duen deialdi honek 24 milioiko zenbatekoa du eta itunpeko ikastetxeen titularrak diren irakaskuntza-kooperatibek edo fundazioek hitzartutako maileguak finantzatzeko da.Finantziaziorako laguntza hauek hezkuntzan erabiltzeko eraikinak eskuratzera bideratuak izan beharko dute, edo eraikin berriak egitera, daudenak handitzera, ordezkatzera edo indarrean den legeriak exijitutako baldintzetara egokitzera bideratutako inbertsioak egiteko. Ikastetxeetan behin-behinekotasuneko egoerak desagerrarazten lagunduko duten inbertsioak biltzen ditu HEZKOOP-24ak, hau da, behin-behineko egoeratzat hartzen diren alokairuko lokalak, aurrefabrikatutako ikasgelak, etxebizitzetako behe-solairutan daudenak edo eskolatzeko egoki jotzen ez direnak. Diruz laguntzekoak izango dira ere leku nahikoa ez duten ikastetxeek espazioak zabaltzeko erabiliko diren inbertsioak.

GOBERNU KONTSEILUAK ONARTUTAKO BESTE HAINBAT GAI

Bestetik, Zupiriak azaldu duenez, Jaurlaritzak onartu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta HABE – Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen arteko hitzarmena sinatzea, Euskal Justizia Administrazioko kidego eta eskalak osatzen dituzten langileentzako euskara-prestakuntzako ikastaroak antolatzeko. Horretarako, 2024rako 430.000 euroko ekarpena onartu da. Ikastaroak autoikaskuntza-sistemen bidez, euskaltegi batek emandako aurrez aurreko ikastaro bidez edota Administrazioaren beraren lokaletan bertan eman ahal izango dira.

Azkenik, gaurko Kontseiluak aurtengo ekitaldian zehar edozein hedabidetarako eta edozein euskarritarako film luze, serie edo miniserie proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdia onartu du. Guztira 500.000 euro izango dira eta euskaraz sortutako proiektuak sustatzera bideratuko dira laguntzak.

Prentsa  txostena

Gai zerrenda

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @guggenurdaibai
    2024-02-27

    Comentario de Twitter:
    🔴ÚLTIMA HORA🔴
    El Gobierno Vasco aprueba la elaboración de un Plan Estratégico para la reactivación socioeconómica de Busturialdea.
    ¡Por fin han entendido que la casa no se empieza por el tejado!
    ‼️#guggenheimurdaibaistop
    https://t.co/R0B5z2339B

  • Argazkia SN Robot
    @guggenurdaibai
    2024-02-27

    Comentario de Twitter:
    🔴AZKEN ORDUKOA🔴
    Jaurlaritzak Plan Estrategikoa egitea onartu du, Busturialdea garapen sozioekonomikoa sustatzeko. Azkenean ulertu dute etxea ez dela teilatutik hasten, ezta aurrez inguruak aztertu eta planoak egin gabe ere.
    ‼️ #guggenheimurdaibaistop
    https://t.co/QnV3eOK3O9

  • Argazkia SN Robot
    @EiderGotxiAur
    2024-02-27
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak