
Celaák Hezkuntzaren lan-eskaintza publikoa “aurreikusita zegoen bezala” aurrera egiten duela esan du
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Isabel Celaák, Hezkuntzaren Lan-Eskaintza Publikoa “aurreikusita zegoen bezala ” aurrera egiten duela esan du gaur. Aste honetan deialdia egin da eta lehiatzaileak izena ematen ari dira jadanik. Sailburuak gaineratu du Ogasun Ministerioak eskatutako bilera aprobetxatuko dutela OPEak “legaltasun osoa duela bere alde” aldarrikatzeko.
Eskaintza Publikoaren onarpena agertzen zen agindua Justizia eta Herri Administrazio sailburuak, Idoia Mendiak, sinatu zuen iazko abenduaren hemeretzian. Hile horretako 31an, eta oraindik 2011 urtean, Eskaintzaren onarpena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean agertu zen. Ogasun ministerioaren dekretua aurtengo urtarrilaren batera arte ez zen onartu eta 2012 urtean egindako eskaintzei buruz bakarrik ari da. Guzti hau dela eta ez du efekturik aldez aurretik onartuta zegoen agindu batean. “Bestalde, sindikatuekin 2009an hartutako konpromiso bati ematen dio erantzuna, iazko azaroan aurkeztu genien aurtengo deialdia aurrera egiteko borondatea eta gure autogobernua defendatzeko hala egingo dugu”, gaineratu du Hezkuntza sailburuak.
Hala ere, Isabel Celaák gaur konfirmatu du Ogasun ministerioak bere sailarekin bilera bat eskatu duela, Lan-Eskaintza Publikoari buruz jarduteko. “Bilera egiteko eskakizuna normaltasun osoz jaso dugu guk, instituzio biren arteko harreman arrunten esparruaren barnean. Baiezkoa eman diegu jadanik eta beraien erantzunaren zain gaude data bat finkatzeko”, azaldu du. Sailburuak bilera hurrengo astean gertatuko dela aurreikusi du.
-
2012.eko otsailak 18
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Celaá confirma que la OPE de Educación sigue adelante "según lo previsto". http://t.co/PmCnanz4