Hauteskundeak 2024
qrcode

Nerea Melgosa, Ukrainari babesa emateko Gasteizko martxan

2024-02-24
  • Gasteizen, Bilbo, Donostia, Iruñea, Baiona eta Europar Batasun osoan bezala
  • Errusiaren eskala handiko inbasioaren bigarren urteurrena eta gerraren 10 urte

VG, 2024 02 24

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Ukrainari laguntzeko Gasteizen egindako martxan parte hartu du, Bilboko Areatzarekin eta Donostiako Bulebarrarekin batera. Iruñean, Baionan eta Europar Batasun osoan ere egin dira, gerratik ihes egindako ukrainar komunitateko erakundeek deituta.

Ukrainian World Congress´en ekintza globalarekin koordinatuta, Ukraina-Euskadi Elkarteak Autonomia Erkidegoaren ekintzak antolatu ditu, Errusiaren inbasio handiaren bigarren urteurrenarekin bat eginez. Hain zuzen ere, orain betetzen dira 10 urte Errusiak Ukrainaren aurka hasi zuen gerratik. Kontzentrazioak Europar Batasun osoan egingo dira.

Gasteizen ehunka pertsonak parte hartu dute ekitaldian. Nerea Melgosa sailburuak isilean egin du martxa, foru- eta udal-ordezkariekin batera, Frantzia, Bakea eta Araba Jenerala kaleetan barrena. Andre Maria Zuriaren plazan egin du azken ekitaldia, eta komunikatu bat irakurri du, Errusiako eraso militarra gaitzesteko eta estatu demokratikoei babesa eskatzeko.

Erakundearen helburua zen “gerra gaitzesteko biltzea, gerra honek gero eta biktima eta suntsipen gehiago uzten baititu. Errusiako gerra krimenak gizateriaren aurkako krimenak dira eta demokraziari erasotzen diote Europan eta mundu osoan”. Erakundeak ohartarazi duenez, “Errusiak gerrarekin jarraitzen du informazioaren arloan, Ukrainari buruzko gezurrak sortuta, herrialde subirano hori erasotu eta inbaditu baitzuen”.

 “Mundu osoko ukrainar herritarrok eta askatasunean eta justizian sinesten dugunok aldarrikatzen dugu borroka hau gure borroka komuna dela. Erasotzailearen krimenak gaitzesten ditugu, elkarrekin dugun indarrarekin soilik historiaren eta gaurkotasunaren egiazko ezagutza sustatzen dugulako, eta Errusiako ekintzez, haren izuaz eta inperialismoaz kontzientziatzen dugulako”, adierazi du.

Elkartea

Ukraina-Euskadi Elkarteak uste duenez, “Ukraina gaur egun ia ez dago informazio-iturri garrantzitsuetan, eta, beraz, uste okerra sortzen da gerra jadanik ez dela hain txundigarria edo babesa ez dela beharrezkoa. Are gehiago, kasu batzuetan Errusiako propagandaren narratibak sustatzen dira, herrialde erasotzailea zuritzeko eta erasotako herrialdea hautemateko modua iraultzeko helburuarekin”.

 “Desinformazioaren aurka borrokatu behar dugu, borroka horrek Ukrainaren etorkizunean ez ezik, gure etorkizun informatiboa eraikitzeko moduan eta erasotzaileek komunikazioa beste arma bat bezala erabiltzen duten munduaren ikuspegietan ere eragiten duelako. Botere handiko propaganda-makina baten aurka borrokatzen gara, baina zenbat eta elkartuago egon eta egia esateko plataforma gehiago izan, inbaditzailearen gezurrei aurre egin ahal izango diegu”, nabarmendu du erakundeak.

 

 

3 iruzkin
  • Argazkia Oskar
    2024-02-24

    Pablo Gonzales

  • Argazkia Xaver
    2024-02-28

    Gerra-danborren zaratak ez elikatzea, hobe da aurrez aurreko lana kasu isil horietan etortzen ez ikustea, kasu horietan usteak elikatzea espekulaziorako bidea izan ohi da.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-28

    No alimentar ruidos de tambores de guerra, el trabajo de frente es mejor en esos casos silencioso no verlas venir, alimentar conjeturas en esos supuestos suele dar camino a la especulación.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Irina Branets, Miren Fernandez de Landa