Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Biolid Industrias Gráficas-eko Basauriko fabrika berria inauguratu du

2024-02-26
  • Zerbitzu publikoak mantentzeko eta bermatzeko ekimen pribatuek egiten duten ekarpena nabarmendu du Iñigo Urkulluk

Iñigo Urkullu Lehendakariak BiOLID Industrias gráficas izeneko enpresak Basaurin duen fabrika berria inauguratu du. Ekitaldi honetara Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuarekin batera bertaratu da Iñigo Urkullu Lehendakaria.

Dagoeneko 25 urte baino gehiagoko historia du familia enpresa honek, oraingoa bigarren belaunaldia da, eta erreferentzia bihurtu da siderurgiaren, automozioaren, edarien eta abarren merkatuetarako etiketak ekoizten. Instalazio berri hauei esker, une honetan 14 herrialde baino gehiagotara esportatzen duen Biolid enpresak langile kopurua 77 pertsonara handitzea eta 12,3 milioi €-ko fakturaziora iristea espero du.

Hain justu ere, agintarien eta Bizkaian ondo errotuta dagoen enpresa honen arduradunen aurrean, beste behin ere, “ausartu, jauzia eman eta enpresak sortzera” ausartzen diren pertsonen “ekintzailetza” eta “ahaleginaren kultura” nabarmen ditu Iñigo Urkullu Lehendakariak.

Zentzu horretan, Lehendakariak ekimen pribatuak defendatu ditu, -“madarikatzen dituztenen aurrean”-, izan ere, bere ahotan, ezinbestekoa baita edozein herri eraikitzeko. Hari beretik tiraka, Iñigo Urkulluk baieztatu du ekimen pribatuen ekarpenik barik ezinezkoa izango litzatekeela zerbitzu publikoak mantendu eta bermatzea, ezta osasunean, hezkuntzan edo mugikortasunean inbertsioak egitea ere.

Ildo horretatik, Lehendakariak beste behin ere lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du -“eredu hau oso eraginkorra dela erakusten ari da”-, eta Biolid enpresako arduradunak duela 25 urte abian jarri zuten bidean jarraitzera animatu ditu.

  “Euskal erakundeak zuen alde izango gara, beti izan garen moduan”- adierazi die, amaitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak