qrcode

Iruña Veleia biziberritzeko eta garatzeko proiektua "erritmo onean" ari da aurrera egiten

2024-02-23
  • Gaur, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak baterako bisita instituzionala egin dute 2023an egindako jarduketen berri emateko
  • Hiri erromatarrak Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Next Generation Funtsen ekarpena jaso du, bai eta Aldundiko eta Jaurlaritzako kultura sailen funts propioak ere.
  • 2022-2025 proiektuak aztarnategirako "garai berri bat" ireki nahi du, azken helburua ikerketa praktiketako eskola eta laborategi bihurtzea izanik, lurraldeko eta herrialdeko erreferente kultural eta turistiko izateaz gain.

Gaur, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak bisita instituzional bateratua egin dute Iruña Veleia aztarnategian, "2022-2025 aldirako biziberritzeko eta garatzeko proiektuaren" jarduketak eta garapena ezagutzeko, zehazki 2023an egindako jarduketak.

Bisita Ramiro González diputatu nagusiak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, Javier Fernández Bordegarai Museo eta Arkeologia Zerbitzuko buruak eta erromatarren hiriko teknikari eta profesional batzuek egin dute.

Ramiro Gónzálezen hitzetan, "Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikoa, zalantzarik gabe, Arabako ondare ikurretako bat da, eta antzinako garaiko erreferentziarik ezagunenetako bat". Hori dela eta, adierazi du "gaur haren interesa eta ondare potentziala aldarrikatzen ditugu, bai ezagutza historikoaren iturri gisa, bai erreferente turistiko gisa. Horrela, berretsi egiten dugu ikerketa, ezagutza eta erritmo onean aurrera doan biziberritze proiektu baten garapena, bai eta erakundeen arteko lanaren emaitzak berretsi ere, hori gauzatu ahal izateko".

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Iruña Veleiako ondarea balioan jarri eta aztarnategiaren izen ona berreskuratzeko erakunde arteko lankidetza azpimarratu nahi izan du. Aztarnategian egin diren inbertsioek indusketa, berreskuratze eta zabalkunde lanetan laguntzeko balio izan dute. Denon esku dago orain bertan dagoen ondarea gizarteratzea eta herritarrek Iruña Veleian dagoen ondarearen balio historikoa ezagutzea.

Informazio gehiago hemen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak