Berriak Osasuna
qrcode

Sagarduik iragarri du pazienteek modu antolatuan eta egonkorrean parte hartu ahal izango dutela osasunaren ikerketari buruzko erabakietan

2024-02-23
  • Pazienteek, elkarteen bidez, ikerketaren esparruan aktiboki eta modu egonkorrean parte hartzeak hainbat gaixotasunen aurrean lortutako emaitzak hobetzea dakar

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak gaur goizean inauguratu du, Bilboko BAT dorrrean, prozesu bati hasiera emango dion jardunaldia; prozesu horren helburua da pazienteak inplikatzea, beren elkarteen bitartez, osasunaren arloko euskal ikerketaren erabaki estrategikoak hartzen.

BIOEF – Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioak antolatutako topaketan, Carina Escobar eta Pedro carrascal Estatuko Pazienteen Erakundeen Plataformako presidentea eta zuzendaria izan da, eta askotariko gaixotasunak dituzten pertsonen pazienteen eta senideen Euskadiko elkarteetako berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. Gaixotasun horien artean daude, besteak beste: minbizia, patologia neurodegeneratiboak, gaixotasun arraroak, buru-nahasmenduak, disfuntzio organikoekin lotutako gaitzak, elikadura-jokabidearen alterazioak, hesteetako gaixotasun inflamatorioak, diabetesa, fibromialgia, fibrosi kistikoa, meningitisa, pluripatologia kronikoak, gaixotasun erreumatikoak, arnasketakoak, endometriosia, hiesa, hemofilia, psoriasia, epilepsia, garuneko hartutako kaltea, etab.

Azken urteotan, Euskadi pazienteen presentzia sustatzen ari da ikerketaren esparruan, eta horrek hainbat gaixotasunen aurrean lortutako emaitzak hobetzea ekarri du, patologia jakin batzuei aurre egiteko Osasun Sailak abian jarri dituen estrategietan pazienteak inplikatzeko esperientzia arrakastatsuekin.

Osasuneko sailburuak iragarri duenez, orain aurrerapauso bat eman nahi da pazienteak modu aktiboan integratzeko osasun-ikerketaren gobernantzan, elkarteen bidez, "zuek zarete ikerketaren arrazoia, eta zuen zeregina saiakuntza klinikoetan banaka parte hartzetik harago doa; izan ere, ikerketaren arloan funtzio ordezkaezina betetzen duzue", azpimarratu du.

Ekimen honen bidez, Osasun Sailak aurrerapauso bat eman nahi du, pazienteak inplikatuta —saiakuntza klinikoetan banaka parte hartzeaz harago—, elkarteen bidez, erabaki estrategikoak hartzen, hau da, osasun-ikerketaren gobernantza-prozesuan bertan.

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak gogorarazi du 2022-2025 aldirako Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategian ezarritako helburuen artean dagoela Euskadin osasunari buruzko ezagutza sortzen laguntzea, eta, horretarako, pertsona erdigunean kokatzea, gizabanako gisa eta gizarteko kide gisa. "Pertsona zentroan kokatzeak ez du esan nahi soilik pazienteekin batera ikertzea, zer nahi duten eta zer behar duten jakin behar da", gaineratu du.

Parte-hartzean egindako jauzi kualitatibo horrek berekin ekarriko luke pazienteek eta haien senideek osatutako elkarte horiek modu aktibo, egonkor eta antolatuan parte hartzea hain garrantzitsuak diren alderdi hauetan: balioan oinarritutako ikerketa- eta medikuntza-estrategiak zehaztea; saiakuntza klinikoak, ikerketa-proiektuen ebaluazioa; osasun-ikerketako institutuetako aholku-batzordeak; etika-batzordeak; osasun-sistemako zerbitzu-zorroan sartzen diren teknologien ebaluazioa; etab. "Funtsezkoak zarete ikerketaren fase desberdinetan", adierazi du Sagardui sailburuak.

9 iruzkin
  • 2024-02-25

    Eskerrik asko

  • 2024-02-25

    Muchas gracias

  • Argazkia SN Robot
    @acebenfermeria
    2024-02-24

    Comentario de Twitter:
    RT @tiscar_vertisg: https://t.co/IGOaghLGmH

  • Argazkia SN Robot
    @tiscar_vertisg
    2024-02-23

    Comentario de Twitter:
    RT @tiscar_vertisg: https://t.co/IGOaghLGmH

  • Argazkia SN Robot
    @pcarrascal
    2024-02-23

    Comentario de Twitter:
    Está jornada supone el inicio de un proceso cuyo objetivo es involucrar a los y las pacientes, a través de sus asociaciones, en la toma de decisiones estratégicas de la investigación vasca en salud.
    https://t.co/LUp4t4hs47

  • Argazkia SN Robot
    @Biosistemak
    2024-02-23

    Comentario de Twitter:
    La Directora científica de @Biosistemak ha participado en el encuentro organizado por @bioef_ e inaugurado por la Consejera de Salud, Gotzone Sagardui, sobre la participación activa y estable de pacientes en el ámbito de la investigación en salud. https://t.co/BxB5g5u7z1 https://t.co/fUcYTtnjdi

  • Argazkia SN Robot
    @tiscar_vertisg
    2024-02-23
  • Argazkia Xaver
    2024-02-23

    Ondo dago pazienteak ohitzea sendagaien prospektuak irakurtzera, ez bakarrik farmaziatik kasu isolaturen bat ematerakoan erratu ote den jakiteko, baizik eta sintomatologiaren egunerokoa egiteko eta zer farmako den egokiena ikusteko, baita nahi ez den bigarren mailako ondorio batengatik baztertzea ere; etorkizunean, datu genomikoak hobeto irakurriz gero, tratamendua zehatzagoa izan daiteke.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-23

    Está bien acostumbrar a pacientes a leer prospectos medicamentos, no sólo para saber si se hubiese equivocado en la dispensación del fármaco desde la farmacia algún caso aislado se pueda dar, sino para hacer diario de sintomatología y ver qué fármaco es el más adecuado incluso descartarlo por un efecto secundario indeseado, en un futuro con mejor lectura datos genómicos puede ser más preciso el tratamiento.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak