qrcode

Miren Elgarresta, ASPEGI Sarietan, Pilar Mitxelena eta Nerea Aranguren Gipuzkoako ekonomiari egindako ekarpenagatik

2024-02-22
  • ASPEGI Sarien edizioa Donostiako Aquariumean

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria ASPEGI 2024 Sarien IX. edizioan parte hartu du Donostiako Aquariumean. Pilar Mitxelena Bereziartua enpresako bazkidea, Enpresariaren kategorian, eta Nerea Aranguren IDEKO Zentro Teknologikoko gerentea, Zuzendari eta profesionalaren kategorian saritu dituzte. Sari hauek Gipuzkoako ekonomiari ekarpen nabarmena egin dioten emakumeen ibilbidea eta talentua nabarmentzen dituzte.

Maitena Salinasek aurkeztu du ekitaldia, Aquariumeko presidente José Ignacio Espelekin eta ASPEGIko presidente Nerea Ibañezekin batera. Nerea Arangurenek eskertu egin ditu Eider Mendozak emandako saria eta loreak. Pilar Mitxelenak, berriz, garaikurra eta loreak jaso ditu Eneko Goiarengandik. Laboral Kutxako ordezkariak Arkami Arkitektoak enpresaren bazkide fundatzaile Kattalin Urzelai zarauztarra zoriondu du egindako lanagatik.

 ‘25 urte etorkizunari begira’ izan da ASPEGI sarien bederatzigarren edizioaren leloa. Nerea Ibañez ASPEGIko presidenteak adierazi duenez, “keinu bat izan nahi dugu ASPEGI bezalako elkarteei esker azken urteotan genero-berdintasunaren arloan lortu diren aurrerapen guztiengatik, etengabe berritzen, lan egiten eta etorkizunari baikortasunez begiratzen baitiote, baina oraindik aurreratzeke dugun guztiaren jakitun izanik”.

Elkarteak aintzat hartzen du “emakumeek esparru ekonomikoan egiten duten ekarpena, eta, horrekin, ikusarazi egiten du Gipuzkoako emakume zuzendari, profesional eta enpresarien lan-errealitatea, gure lurraldeko enpresa- eta lanbide-ingurunean emakumeen eta gizonen arteko berdintasun handiagoa sustatzeko, eta erakusten du posible dela jarduera ekonomiko eta profesional errentagarri, lehiakor eta berritzaileak garatzea, aukera-berdintasunetik jardunez”.

Ibañezen ustez, “25 urte hauek urrats bat baino ez dira benetako lan-berdintasuna lortu arte egiten ari garen bidean. Urte hauetan asko aurreratu dugu, baina bide luzea dago egiteko, eta emakume profesional gehiago ditugu, esperientzia dutenak eta aldaketa egiteko gaitasuna dutenak”.

Enpresariaren Saria: Pilar Mitxelena

Pilar Mitxelena Psikologian lizentziatua da EHUn, eta IÑAKI BEREZIARTUA SLko bazkidea da 1990etik. Enpresa horretako administratzaile bakarra eta gerentea da gaur egun.Zerrategi horrek —zurarekin lan egiten du eta enbalaje industriala, estandarra eta tonaje handikoa egiten du— berrikuntza dakarte bere DNAn. Barne-prozedurak optimizatzea bilatzen du eta, era berean, gizarte- eta ingurumen-konpromisoa zaintzen, non, adibidez, lehengai berriztagarriak erabiltzen dituen.

Zuzendariaren/Profesionalaren saria: Nerea Aranguren

Nerea Aranguren Nafarroako Unibertsitateko industria-ingeniariak (Antolakuntzaren espezialitatea) eta Berrikuntza Estrategikoan doktoregoa duenak, BRTAko (Basque Research Technology Alliance-ko) IDEKO Zentro Teknologikoan garatu du 20 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala. Zentro horretan hainbat eginkizun bete ditu, ikerketa-jardueratik sailen zuzendaritzaraino, eta 2016an Zuzendaritza Nagusiaren postuan jardun du.

Epaimahaia honako erakunde hauetako ordezkariek osatu dute: ASPEGI, Eusko Jaurlaritza – Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia, Berdintasun Zuzendaritza; Donostiako Udala; Aquarium Donostia; Laboral Kutxa; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Deustuko Unibertsitatea; Nafarroako Unibertsitatea (Tecnum); Mondragon Unibertsitatea eta Diario Vasco.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nerea Ibañez, Maitena Salinas,José Ignacio Espel, Esther Irigaray,