Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Segurtasuna
qrcode

Gasteiz, Ertzaintzak etxeetan lapurretak egiten espezializatutako talde kriminal batekoak diren zazpi pertsona atxilotu ditu

2024-02-22

Ertzainek zazpi pertsona, sei gizon eta emakume bat, atxilotu dituzte gaur, osteguna, goizean, Arabako hiriburuan, hiriko hainbat etxebizitzatan egindako lapurretekin lotutako ikerketen ondorioz burututako polizia-operatibo batean. Etxebizitzatan lapurretak egiten dituen talde antolatu bat da, eta azken hilabeteotan egindako hainbat lapurretatan parte hartu izana leporatzen zaie.

Polizia-ikerketak joan den abendutik Gasteizko hainbat etxebizitzatan egindako lapurreten ondorioz hasi ziren. Ertzaintzako Arabako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak hartu zituen bere gain ikerketak, eta jakin ahal izan zuen lapurreta horietan Arabako hiriburuan bizi diren hainbat pertsonak parte hartu zutela. Ikerketa horien ondorioz, era horretako delituetan espezializatutako talde antolatu bateko kideak zirela ere zehaztu zuen  eta, gainera, Ekialdeko Europako talde antolatu bateko kide zirela.

Gaur, osteguna, goizeko lehenengo orduetatik, Ertzaintzako aipatutako Zerbitzuko agenteek, Gasteizko Ertzain-etxeko patruilen, Esku-hartze Unitatearen (BBT), Brigada Mugikorraren eta Txakur Unitatearen laguntzaz, polizia-dispositibo bat hasi dute ikertutako pertsonak atxilotzeko.  Horrela, 29 urtetik 49 urtera bitarteko sei gizon eta emakume bat atxilotu dituzte hiriko bost etxebizitzatan.

Gainera, etxeak miatu dituzte eta hainbat ebidentzia jaso dituzte, horien artean, bitxiak, gailu elektronikoak, eskudirua eta aipatutako lapurretekin lotutako tresnak, eta guztiak aztertuko dituzte.

Ertzaintzak polizia-ikerketekin jarraitzen du etxebizitzetan egindako lapurreta horiek argitzeko, eta ez du baztertzen pertsona horiek hirian egindako antzeko beste egitate batzuetan ere parte hartu izana.

Atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan