Euskal Autonomia Erkidegoak 2023an atzerrira egindako esportazioen kopuru errekorra Astekonomiaren goiburua da gaur
Atzerrira egindako euskal esportazioek inoizko urterik onentzat itxi zuten 2023a. Hori da gaur egun Astekonomian dagoen goiburu-adierazlea. Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpena da, urtarrilean EAEko hoteletan izandako ostatu-gauen errekorra eta zerbitzuen sektoreko negozio-zifra ere jasotzen dituena.
Eustatek egindako behin-behineko azken datuen arabera, euskal esportazioak 32.645 milioi eurora iritsi ziren 2023an. Balio hori, beste behin ere, produktu ez-energetikoen bilakaerak bultzatu zuen (% 3,4), eta edozein urtetan serie historiko osoan lortutako erregistrorik handiena izan zen.
Bestalde, urtarrilean, Euskadiko hotel-establezimenduetako gaualdiak % 3,4 gehitu ziren aurreko urteko aldi beraren aldean. Guztira, 365.000 ostatu-gau baino gehiago izan ziren, eta urtarrilean inoiz lortutako baliorik handiena izan zen.
Halaber, 2023ko ekitaldia ixtean, zerbitzuen negozio-zifrak % 2,4 egin zuen behera Euskadin. Hala ere, jaitsiera hori gorabehera, urte osoan % 1,9ko igoera izan zen. Bestalde, sektoreko enpleguak gora egiten jarraitu zuen abenduan (% 1,7), eta urteko balantzea ere positiboa izan zen (% 1,5).
Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak prestatu du, “Astekonomia” izenarekin, eta minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da. Gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea du helburu.