Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Segurtasuna
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
qrcode

La Ertzaintza homenajea al ertzaina Jorge Díez Elorza, agente asesinado por ETA el 22 de febrero del año 2000

2024-02-22

Ertzaintza Díez Elorza familiarekin batera izan da gaur, ETAk ertzaina hil zuenetik 24 urte bete direnean, Gasteizen egin zaion omenaldian. Lore-eskaintza 12:00etan egin da Askatasunaren Lorategian, bere omenez jarritako monolitoaren ondoan, Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunean.

 

Jorge Díezek 26 urte zituen eta Ertzaintzako Babes Unitateko (Berrozi) kidea zen. Fernando Buesa politikariaren bizkartzaina zen 2000ko otsailaren 22an ETAk Gasteizen biak hil zituenean espaloitik oinez zihoazenean bonba auto bat leherrarazita.

 Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua, bai eta beste agintari eta agente batzuk eta Jorge Díez Elorzaren lankideak ere, omenaldi hunkigarrian izan dira bi familiarekin eta lagun minekin batera, eta bertan lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte.

 

Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute hildako ertzainaren oroimenez.

 

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

 

  1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
  2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
  3. Juan José Pacheco Cano (1988).
  4. Luis Hortelano García (1989).
  5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
  6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
  7. José Luis González Villanueva (1995).
  8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
  9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
  10. José María Aguirre Larraona (1997).
  11. Jorge Díez Elorza (2000).
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ertzaintzak 2000ko otsailaren 22an ETAk hil zuen Jorge Díez Elorza ertzaina omendu du